Getxoko Udalak Gobelako liburutegia edegi dau

Bizkaie! 2010-03-08 13:16   kulturbiz

Orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko edegi dabe liburutegia, leku bi horreetan lanak hasiko dira-eta. Danetara, areto berriak 400 metro koadroko azalerea izango dau, helduentzako 46 jesarleku eta beste 28 umeentzako gunean. Ganera, azken gune horretan irakurteko txoko bat be egongo da.

Getxoko Udalak Gobelako liburutegia edegi barri dau, orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko, leku bi horreetan lanak hasiko dira-eta. Danetara, areto berriak 400 metro koadroko azalerea izango dau, helduentzako 46 jesarleku eta beste 28 umeentzako gunean. Ganera, azken gune horretan irakurteko txoko bat be egongo da.

Liburutegiko bildumeari jagokonez, 25.000 ale izango ditu, mediatekearen materiala barne (DVDak, bideoak, CDak). Ganera, erakustoki-gune bat be egongo da liburutegian, nobedadeak eta gaika hautatutako liburu-sortak ezagutzera emoteko, Getxoko Udaletik adierazo dabenez.

Irakurri eta ikasteaz gan, beste jarduera batzuk be egin ahal izango dira liburutegian. Holan, irakurketa klubaren tailerra bertan egingo da. Ekimen horren bidez, parte-hartzaileek, koordinatzaile batek gidatuta, irakurketaren esperientziak partekatu, obrak aztertu eta egileak ikasi eta, azken batean, irakurketen ulermen osoago batez gozau ahal izango dabe. Etorkizunean ipuin kontaketa saioak be egiteko aukerea dago liburutegian.

Gobelako liburutegiagaz batera, Getxoko liburutegiek euren ordutegiak zabalduko ditue martian hasita. San Nikolaseko liburutegiak eta Gobelako helduentzako geleak etenbako ordutegia izango dabe, 8:30etik 20:30era, astelehenetik barikura. Zapatuetan, ohiko ordutegia manteniduko da, 9:00etatik 13:00era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu