BLV-Artek zabalik dauka Bilbo Zaharreko sorkuntza espazioetara bisita gidatuak egiteko izen-emote epea

Bizkaie! 2015-09-14 17:53   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programeak Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diran bisita gidatuetan izena emoteko epea edegi dau astelehen honetan, irailaren 14an. Zehatz esateko, BLV'arty Walks - BZ'arte Zirkuituak izeneko bisitak irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programeak Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diran bisita gidatuetan izena emoteko epea edegi dau astelehen honetan, irailaren 14an. Zehatz esateko, BLV'arty Walks - BZ'arte Zirkuituak izeneko bisitak irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira.

Irailaren 25ean eta urriaren 2an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira bisita gidatuak, eta irailaren 26an, 11:30etik 13:30era. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena emotea www.kulturabarrutik.net webgunearen bitartez, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskeraz eta gaztelaniaz. Bisita bakotxean auzoa biziten dagoan eraldaketea eta eraldaketa horrek inguruan finkatzen dagoan arte erkidegoaren garapenean izan dauen eragina azalduko da. Beste alde batetik, galerietako jenteak euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko deutseez bisitariei, eta artistakaz berba egin ahal izango da euren artelanei buruz, erakusketen kasuan.

Aurten espazio barriak gehitu dira bisita programan, eta danetara 15 izango dira: Anti-Liburudenda, Bilbao Arte, Martzana espazioa, Expogela, Histeria Kolektiboa, Berreginen Museoa, SC Gallery, Truca Rec, Mongolia, Consoni eta aurten gehitu diran Junita Makina, Sra. Polaroiska, Eskina Femenina, Okela eta Josuene.

Era berean, BLV-Art programeak parte-hartzaileak animau ditu euren argazki kamerak edo kamerea daben eskuko telefonoak bisitara eroan eta erabili deiezan. Egindako argazki guztiak programearen webgunera igoko dira eta, guztien artean, antolatzaileek programearen espiritua ondoen islatzen dabenak aukeratuko ditue. Argazki horreen egileek auzoetako jatetxeetan bazkariak edo afariak jasoko ditue sari lez (Zubiburu garagardotegia, La Viña eta Agape). Horrezaz gan, Mongolia, Anti-Liburudenda eta Truca Rec saltokietarako baleak edo bonu-opariak lako sariak jasoteko aukerea be izango dabe.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu