Bilboko Artelan Berreginen Museoak testu klasikoak jarriko ditu bere obren ondoan, Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta
2010-04-20 11:23 kulturbizEkimen barri horren bitartez, museo bilbotarrak testu klasikoen ezagutza eta irakurketea sustatu nahi dau. Era berean, erakusten dan lan bakotxa eta bere ingurua hobeto ulertzeko erreferentziazko tresna jarri nahi dau bere bisitarien esku.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Artelan Berreginen Museoak testu klasikoak jarriko ditu datorren barikuan bere erakusketa egonkorraren zenbait lanen ondoan, Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.
Proiektu hori aurrera eroan ahal izateko, Museoko Hezkuntza Sailak idazle klasikoen zenbait testu aukeratu ditu. Testu horreetan, erakusketan ikusgai dagozan zenbait pieza aitatzen dira, besteak beste, Zeusen Aldarea, Samotraziako Garaipena, Miloren Venus eta Laoconte eta bere semeak. Aukeratutako testuak, Ovidioren 'Metamorfosia', Jenofonteren 'Bankete VII', Euripidesen 'Bakanteak', Homeroren 'Iliada', Estrabonen 'Geografia' eta Virgilioren 'Eneida' lako liburuetan dagoz.
Ekimen barri horren bitartez, museo bilbotarrak testu klasikoen ezagutza eta irakurketea sustatu nahi dau. Era berean, erakusten dan lan bakotxa eta bere ingurua hobeto ulertzeko erreferentziazko tresna jarri nahi dau bere bisitarien esku.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!