Bilboko Udalak XXVIII. Gabriel Aresti Ipuin Saria deitu dau
2010-07-14 14:13 kulturbizOrain ia hiru hamarkada martxan jarritako ekimen horren bitartez, Kultura eta Hezkuntza Sailak, literatur sorkuntzea sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzeak emon dauen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazo nahi ditu.
Gerediagak 1000 liburu dohaintzan emon ditu Durangaldean erabili ahal izateko
2010-07-13 15:24 kulturbizOraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuakaz osotzen dira banatutako sortak. Holan, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileak aukera zabalagoa izango dabe.
Bilboko auzoei buruzko 'Distrito Foto' argazki lehiaketea argazkigintza digitalean espezializauko da
2010-07-13 14:27 kulturbizParte hartu nahi daben pertsona guztiek Distrito Foto webgunearen bitartez bialdu ahal izango ditue euren argazkiak, irailaren 6tik 19ra bitartean.
Eszenika izango da Euskadiko Arte Eszenikoetako zentroaren izena
2010-06-29 10:55 kulturbizEuskadiko Arte Eszenikoetako zentroa izango danak Eszenika izena hartuko dau, Bilbon egingo dabe eta lanak 2011ko lehen hiru-hilekoan hasiko dira bost milioi euroko aurrekontuagaz. Arte Dramatikoko eta Jantzako bost unibersidade gradu eskainiko ditu eta baita Eszenoteknia teknikarien Lanbide Heziketako ziklo bat.
Udal liburutegi sareak 'Udako Liburutegiak' jarriko ditu martxan Bilboko parke eta ugerlekuetan
2010-06-28 13:44 kulturbizJoan dan udan 14.000 lagunek parte hartu eben ekimen horretan. Bertan, liburuak eta aldizkariak jarriko ditue danon esku, eta irakurketea sustatzeko jarduerak egongo dira umeentzako.
Guggenheim Bilbao Museoko Fundazioaren Patronatuaren bilerak makinatxu bat barrikuntza dakarz
2010-06-24 15:00 kulturbizBisitarien kopurua aurreko urteetako mailan mantendu da, nahiz eta munduko egoera ekonomikoa gogorra izan. Aitatzekoa da igazko ekitaldiagaz konparauta, 10 puntu egin dauela gora atzerriko bisitarien kopuruak, batez be, Frantziatik etorritakoenak, eta horreek dagoeneko bisitari guztien % 24 dira.
Jose Saramago idazlea hil da
2010-06-18 16:51 kulturbizJose Saramago idazle portugaldarra eta Literaturaren Nobel sariduna hil da gaur, Lanzaroteko bere etxean (Espainia). Saramagok 87 urte zituan, eta leuzemia kronikoaren ondorioz hil da, 13:00ak inguruan, familiak jakinarazo dauenez.
400 lagunek hamabi ordutan irakurriko dabe 'Haur besoetakoa' Arriaga Antzokian
2010-06-11 15:12 kulturbizDatorren eguaztenean, hilaren 16an, Jon Mirande idazlearen 'Haur besoetakoa' nobela osoaren etenik bako irakurraldia egingo da Arriaga Antzokiko Foyer aretoan goizeko 08:00etan hasita. Danetara, 400 lagunek parte hartuko dabe Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen dauen ekimen honetan.
Iñaki Arregi, UEMAren koordinatzailea hil da
2010-06-09 11:42 kulturbizIñaki Arregi Ihartza (Ermua, 1953), Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen (UEMA) koordinatzailea, atzo, hilak 8, hil zan. Berriatuako beilatokian egongo da haren gorpua gaur eguerdira arte. Azken agurra bihar, hilak 11, egingo deutsie, 19:30ean, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko aretoan.
Done Jakue Bidea Euskadin sustatzeko ia 40 kultur jarduera batzen dituan programea aurkeztu dabe
2010-06-04 11:58 kulturbizProgrameak, besteak beste, kale antzerkia, kontzertuak, erakusketak, Done Jakueren bideak eta ipuin-kontalariak jasoko ditu. Antolatu diran 37 jardueren artean, sei Araban izango dira, zazpi Bizkaian, eta bederatzi Gipuzkoan.
'Euskal Herria' eta 'Pays Basque Magazine' aldizkariek lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-06-03 15:51 kulturbizHitzarmenari esker, bagila-garagarrileko zenbakitik aurrera argitalpen biotako eduki gehienak berberak izango dira eta, beraz, 'mugarria' izango da aldizkari bien ibilbidean, orain arte bide paraleloak jorratu baititue, nork bere aldetik, Pirinioetako alde bietan.
Apel Les Fenosaren 'Monument Aux Martyrs D'Oradour' eskulturea dohaintzan jaso dau Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak
2010-06-02 12:33 kulturbizEskultorearen alarguna dan Nicole Fenosaren gogoari jarraituta, eskulturea -gaur egun Parisen dago- Euskal Herria Museoan kokatuko da behin betiko, zehatzago, Gernika-Lumoko Herrien Parkean. Egun, lana Gernikara ekarteko baimenak izapidetzen dabilz Frantziako Gobernuko Kultura Sailagaz.
Bilboko Guggenheim Museoaren ondoko aramuaren ama hil da
2010-06-02 10:45 kulturbiz Louise Bourgeois 98 urte zituala hil zan New YorkenAramuak eta amatasuna banatu ezineko kontzeptuak ziran Louise Bourgeois eskultorearentzat. Aramuak 1947an margotu zituan lehenengoz, baina 90eko hamarkadan agertu ziran eskultura handi modura. Bilbokoa 1999an sortu eban.
Aizpea Goenaga izango da Etxepare Institutuko zuzendaria
2010-05-28 15:47 kulturbizEtxepare Euskal Institutuaren Patronatua gaur goizean batu da eta hor jakinarazo dau Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Aizpea Goenaga izango dala erakundeko zuzendaria. Udea baino lehen martxan jarri nahi dabe euskerearen institutua.
Arte eszenikoetako sortzaile barriak protagonista, ACT 2010 jaialdian
2010-05-26 11:52 kulturbiz Aurten bagilaren 1etik 5era da hitzordua Barakaldo eta Bilbo artean, eta jaialdia bagilaren 11tik 13rarte berrikusi ahal izango dau BasaurinDatorren asteko martitzenean, bagilaren 1ean, hasiko da ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdiaren VII. edizinoa. Hilaren 5era bitartean arte eszenikoetako artista barrien topaleku izango dira Bilbo, Barakaldo eta Basauri. Barakaldo Antzokian, Bilborock aretoan, Kafe Antzokian, BBK Aretoan eta La Fundicion Aretoan egingo dira emonaldiak.
3.700 ikaslek parte hartu dabe Coca Cola-ren Euskerazko Idazlanen VII. Lehiaketan
2010-05-21 12:23 kulturbizMaitane Rebé, Lasarteko Landaberri Institukoa eta Miren Uriarte, Gasteizko Jesús Obrero Ikastetxeko ikasleak izan dira hurranez hurran, Coca Colaren euskerazko idazlanen lehiaketearen lehen eta bigarren irabazleak.
Hamar urteko lanen ostean, gaur inaugurau dabe Bilboko Alhondiga
2010-05-18 12:03 kulturbiz2000. urteko abenduan hasitako zahabarritze lanak amaitu ziran eta 71 miloe euroko inbertsinoagaz, gaurko inaugurazino ekitaldi ofizialaren ondoren, eguenean zabalduko ditu ateak, besteak beste, publikoarentzat ugerleku bi, 6.000 metro koadroko atrioa eta zutabe ikusgarriak zein 1.100 m2-ko gimnasioa dituan Alhondiga Aisia eta Kultura Zentroak.
Atxakirik ez egunotan museoetara osterea egiteko
2010-05-17 15:16 kulturbizMuseoen Nazinoarteko Egunagaz (Maiatzak 18) bat eginik, Bizkaiko museoak doban bisitetako eta okasinorako antolatutako ekitaldiakaz gozetako aukerea dago.
Zazpi mila lagun batu ditu Arrigorriagako Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak
2010-05-11 18:31 kulturbizArrigorriagako XV. Nazinoarteko Clown eta Pailazoen Jaialdiak herriko kale eta plazetan zazpi mila pertsonatik gora batu ditu, igaz baino bostehun persona gehiagok parte hartu dabe kalean eta familiartean gozetako aukerea emoten dauen egitarauagaz.
Guggenheim Bilbao Museoak Zero Espazioa zabalduko dau bagilean
2010-05-07 12:43 kulturbizGuggenheim Bilbao Museoak bagilaren erdialdera zabalduko dauen orientazinorako gela honen helburua da bisitarientzat topaleku bihurtzea eta horreek erakundeagaz lehenengo hartu-emonak izatea.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...