Jet Lag Biok 'Ideiak' ekimena abiarazo dau, gazte ekimenetarako lehiaketea

Bizkaie! 2010-02-22 11:20   kulturbiz

Jet Lag Bio helburu zehatza dauen erreferentziazko ekimena da: urietako gazteen uri-adierazpenak bultzatu, sustatu eta ikusarazotea, eta horreek gazteen artean daben eragina neurtzea. Programa honen gakoetako bat gazteek bertan parte hartzea da. Urtean zehar abian jarten diran ekimen desbardinen bitartez, gazteen inplikazinoa bilatzen da.

Amorebieta-Etxanoko Mangamore´10 lehiaketako kartela Facebook-en bitartez aukeratuko da

Bizkaie! 2010-02-09 14:13   kulturbiz

Ekimen dibertigarri hori erabili dau Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarri eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketea martxan jarteko. Jardunaldiek Facebook-en daukien hormearen bitartez, jarraitzaileek edizino barrirako kartelak proponidu eta aukeratu ahal izango ditue.

AlhondigaBilbaok casting bat egingo dau herritarren partaidetzea bultzatzeko

Bizkaie! 2010-01-20 12:13   kulturbiz

AlhondigaBilbao Aisialdi eta Kultur Zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak, bizikidetza, aisialdi, kultura eta jarduera fisikorako gunea izateko helburuagaz. Holan, proiektua herritarrei hurreratzeko eta herritarrak zentroaren espirituaren partaide egiteko, zentroak 'argazki casting' bat antolatu dau.

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak bazkide barriak lortzeko kanpaineari ekin deutso

Bizkaie! 2010-01-13 14:23   kulturbiz

Lizeo Antzokiaren Lagunek abantailak ditue. Ikuskizunetarako sarrerak % 25 merkeago izaten dira, bai Lizeo Antzokian baita Elai Alai aretoan be. Ganera, urtean behin, ikuskizun bat ikusteko bi sarrera doban eskuratzeko aukerea dabe. Abantaila guztiak urtean 30 euro ordainduta lortzen ditue bazkideek (25 euro, familia bereko hiru kide bazkide izan ezkero).

Guggehneim Bilbao Museoaren bisitari kopuruak nabarmen behera egin eban 2009an

Bizkaie! 2010-01-05 11:33   kulturbiz

Museoak 905.048 bisitari erakarri zituan 2009. urtean, 2008an baino % 4,73 gitxiago, hain zuzen be. Beherapen hori izan arren, museoaren arduradunen esanetan, ekitaldi horretarako aurreikusitako joerak bete zituan.

Bakea, tolerantzia eta genero-bardintasuna bultzatzen dituan ipuin-lehiaketea antolatu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-01-04 14:19   kulturbiz

Txirula kultur taldeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz, Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketearen zortzigarren edizioa antolatu dau apirilaren 25ean eta 26an egingo diran Otxarkoagako (Bilbo) XXIX. Umeen Jardunaldien barruan, umeei zuzendutako ipuinaren inguruko literatur sorkuntza sustatzeko asmoz.

'Kultura 18 / K18', 2010ean 18 urte beteko dituen gazteentzako erregalua

Bizkaie! 2009-12-29 14:42   kulturbiz

2010ean 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartelari esker, doban sartu ahal izango dira 18 kultur ekitalditara gehienez be. Dobakoa izateaz gan, txartelak beste abantaila bat dauka, izan be, ikuskizun bakotxean txartela daroanak edade mugarik bako lagun bat eroan leike, eta lagun horrek txartelaren prezioaren erdia baino ez dau pagauko.

Bilboko Guggenheim Museoaren lagunek museoa sakonago ezagutzeko aukerea izango dabe gaur

Bizkaie! 2009-12-21 11:58   kulturbiz

Aurten be, Guggenheim Bilbao Museoak bere Lagunak konbidau ditu gaur, abenduaren 21ean, egingo dauen 'Ateak zabalik' egunera. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan: lagunek Museoaren barrualdea ikusi ahal izango dabe eta erregistro, artapen, aire girotze eta mantentze arloek zelan lan egiten daben ezagutzeko aukerea be izango dabe.

Seve Calleja idazleak emongo deutso amaierea Bizkaiko Foru Liburutegiko Irakurketa Txokoari

Bizkaie! 2009-12-17 13:45   kulturbiz

Seve Calleja idazleak gaur arratsaldean emongo deutso amaierea Bizkaiko Foru Liburutegiko Irakurketa Txokoari, 19:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatuta, zazpi hilabetetan egin dira saioak, euskeraz eta gaztelaniaz, txandaka. Irakurketan interesa izanda, esperientziak, sentsazinoak eta pentsamentuak komuniketako gogoa daben pertsonak batu gura ditu ekimenak.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak zenbait jarduera antolatu ditu Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2009-12-10 13:03   kulturbiz

Gaur, hilak 10, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunean, bisitari guztiek Artelan Berreginen Museoaren 2010eko agendea jasoko dabe opari. Gainera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'Noren esku? Giza Eskubideak historian' aldi baterako erakusketara bisita gidatua eskainiko da. Era berean, 19:00etan, museoak bi orduko iraupena dauen perkusino tailerra eta ondorengo erakusketea eskainiko ditu. Jarduera guztiak doban izango dira.

'Aupa Maurizia!' Paia anaien eskutik

Bizkaie! 2009-11-19 14:37   kulturbiz

Lan honen helburua Bizkaiko panderojole mitikoaren bizitza eta bizierea dokumentau eta argitaratzea izan da, 'era horretara trikitixearen esparruko informazino ugari mantentzea ahalbidetuko dogu, gaurko eta bihar-etziko trikitilari eta panderojoleek guzti honen barri izan daien' egileek adierazo daben legez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zuztarretatik ahora!' plazan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko material osogarria haur hezkuntza eta lehen hezkuntzarako

Bizkaie! 2009-11-18 12:39   kulturbiz

Egitasmoaren oinarria eta helburua, ondare linguistikoa, etnografikoa eta kulturala batzea eta aztertzea izan da, gero berorregaz Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat material didaktikoa sortzeko. Lana DVD euskarrian kaleratuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kultur kontsumoa sustatzeko 'Kultura Bonoa' erabili ahal izango da Gabonetan

Bizkaie! 2009-11-17 17:13   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 'Kultura Bonoa' izeneko txartelaren bidez hainbat formatutako kultura-produktuen erosketak diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau. Ekimen horren bidez, kultur kontsumoa suspertu gura da, herritarrei kultura-produktuen erosketetan apliketako dan diru-osagarri bat zuzenean emonaz.

John Daviesen eskultura bat eta Ricardo Barojaren olio-pintura bat erosi ditu Bilboko Arte Eder Museoak

Bizkaie! 2009-11-06 11:13   kulturbiz

Bilboko Arte Eder Museoak John Daviesen 'Child's View' eskulturea eta Ricardo Barojaren 'Taller de máquinas' olio-pinturea eskuratu ditu bere bildumarako.

Gerediaga Alkarteak Astola aldizkariaren hirugarren zenbakia aurkeztu dau gaur Durangon

Bizkaie! 2009-10-29 14:44   kulturbiz

Hirugarren alea, aurreko biekaz konparauta, potoloagoa da, 180 orrialde ditu. Zortzi lan barri jasoten ditu (euskeraz eta gazteleraz) eta sail barria dakar. Eskualdeko persona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa itxi eutsien lekuak aurkeztu ditue 'Barruko ibilbideak' izeneko sail barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XI. BAD Jaialdiak arte eszenikoetako barrikuntzearen eta abangoardiaren aldeko apustuari eutsi deutso

Bizkaie! 2009-10-26 14:49   kulturbiz

BAD'09 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenean, aurten, hogei bat ikuskizun programau dira, erabateko sei estreinaldi, Estaduan lehenengo aldiz taularatuko diran sei antzezlan eta Euskadin debuta egingo daben beste hamar muntaia tarteko dirala.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urriaren 30ean hasiko da Udagoieneko Osteraren hamargarren edizinoa

Bizkaie! 2009-10-26 14:23   kulturbiz

Zortzi emonaldik osotuko dabe hamargarren Udagoieneko Ostera: Lor eta Eraso rock taldeak, Mirande Kabareta, Anari, Mursego, Sorkun, Keu Agirretxea, Kerobia, Komeriaren Klubeko sei aktoreak, DJ Oleaktiff, Ruper Ordorika eta Ken Zazpi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Artelan Berreginen Museoak hezkuntza-egitasmo bat jarri dau abian

Bizkaie! 2009-10-22 10:45   kulturbiz

Egitasmoa 2009-2010 ikasturterako Bilboko Artelan Berreginen Museoaren eta Arte Eder Museoaren, Inmaculada Hijas de Jesús ikastetxearen eta Miguel de Unamuno Institutuaren arteko alkarlanerako programa pilotu legez sortu arren, museoaren arduradunen asmoa ekimen barritzaile hau hurrengo urteetan nahi daben ikastetxe guztietara zabaltzea da.

Philippe Starck sortzaile frantsesak AlhondigaBilbao zentroko lanak bisitau ditu

Bizkaie! 2009-10-21 10:36   kulturbiz

AlhondigaBilbao zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak. Ordutik aurrera, bilbotarrek zerbitzu publiko barriak erabili ahal izango ditue, mediatekan, jarduera fisikorako zentroan, ugerlekuan, zine-aretoetan, erakusketa aretoetan edo auditoriumean egingo diran jardueretan parte hartuz.

Guggenheim Bilbao Museoaren XII. urteurrenean, astegoienean sarrerea dobakoa izango da

Bizkaie! 2009-10-16 16:15   kulturbiz

Datorren astelehenean, urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoak hamabigarren urteurrena ospatuko dau. Urte honeetan guztietan gizarteak emon deutson babesa eskertu guran, Museoak aurten be bere urteurrena ospatu eta herritarrakaz konpartidu gura dau eta horretarako doban sartzeko aukerea emongo dau astegoien osoan zehar, urriaren 17an eta 18an.