'Kultura 18 / K18', 2010ean 18 urte beteko dituen gazteentzako erregalua

Bizkaie! 2009-12-29 14:42   kulturbiz

2010ean 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartelari esker, doban sartu ahal izango dira 18 kultur ekitalditara gehienez be. Dobakoa izateaz gan, txartelak beste abantaila bat dauka, izan be, ikuskizun bakotxean txartela daroanak edade mugarik bako lagun bat eroan leike, eta lagun horrek txartelaren prezioaren erdia baino ez dau pagauko.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, gazteen artean antzerkia, jantzea, operea, musika sinfonikoa edo jazza lako arte adierazpenak sustatzeko ekimena jarri dau martxan beste urte batez. 2010ean 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartelari esker, doban sartu ahal izango dira 18 kultur ekitalditara gehienez be. Onuradunentzat dobakoa izateaz gan, 'Kultura 18' txartelak beste abantaila bat dauka, izan be, ikuskizun bakotxean txartela daroanak edade mugarik bako lagun bat eroan leike, eta lagun horrek txartelaren prezioaren erdia baino ez dau pagauko.

'Kultura 18' txartela, Bilbon erroldatuta dagozan eta adin nagusitasuna lortzen daben personak identifiketan dituan agiria da. Aurreikuspenen arabera, urtean 2.600 lagun baino gehiago egongo dira egoera horretan.

2010ean, 18 urte beteko daben gazteek txartel hori lortzeko egin beharko daben gauza bakarra www.kultura18.com web gunean sartu eta eskaria betetea izango da; beste aukera bat 010 zenbakira deituz eskatzea da. Egun gitxi barru euren etxeetan jasoko dabe. Eta hori guztia erabat doban izango da. Eskatzen dan gauza bakarra Bilbon erroldaturik egotea eta 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 18 urte betetea da.

Txartelagaz batera, gazteek bi taloitegi jasoko ditue: batean baleak, bale horreen ordez euren sarrerak eskuratzeko; eta bestean laguntzailearen sarrerak jasoteko balioko daben baleak.

Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez, gazteei zuzendutako txartel barriaren helburua gazte gehienek nahiko urrun dituen arte adierazpenetara hurreratzea da.

Kontuak kontu, txartela dabenek euren esku izango dabene eskaintza lau ikuskizun multzok osotuko dabe:

- Arte eszenikoak: Arriaga Antzokiak antolatutako ikuskizunak, BAD jaialdiak eta Dantzaldia, ABAOren opera denporaldia, La Fundición eta Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia.

- Musikea: Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) kontzertuak, Musika jaialdia eta Bilbao 700 Fundazinoak programautako beste zenbait kontzertu, Musiketan zikloa, Bilbaina Jazz Club eta Udal Bandaren kontzertuak.

- Ikus-entzunezkoak: Zinebi eta Zine Fantastikoari buruzko Fant-Festival jaialdiak eta Fas Zine-klubak programautako filmak.

- Arte plastikoak eta ondarea: Bisitak Bilboko Itsasadarra Itsas Museora eta parte hartzea Kultura Sailak programautako tailerretan.

Edozelan be, ikuskizunen eskaintza ez dago zarratuta, eta beste zenbait kultur erakundegaz sinatuko diran akordio barriei esker eskaintza hori zabaltzeko asmoa dago.

'Kultura 18' txartela 2010eko urtarriletik aurrera erabili ahal izango da, eta honezkero eska daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu