John Daviesen eskultura bat eta Ricardo Barojaren olio-pintura bat erosi ditu Bilboko Arte Eder Museoak
2009-11-06 11:13 kulturbizBilboko Arte Eder Museoak John Daviesen 'Child's View' eskulturea eta Ricardo Barojaren 'Taller de máquinas' olio-pinturea eskuratu ditu bere bildumarako.
Bilboko Arte Eder Museoak John Daviesen 'Child's View' eskulturea eta Ricardo Barojaren 'Taller de máquinas' olio-pinturea eskuratu ditu bere bildumarako.
Museoaren Patronatuak orain gitxi baimendu dau aitaturiko bi obren erosketea BBVAk emondako erosketen funtsaren bitartez. Zehatz esateko, 36.000 libra esterlinaren truke erosi dau 'Child's View' eskulturea eta 50.000 euro pagau ditu 'Taller de máquinas' pinturea erosteko.
Pinakoteka bilbotarretik azaldu dabenez, John Davies artista britainiarraren eskulturea 1997 eta 2001 artean egina da. Poliesterreko erretxinan egindako eta ondoren margozturiko eskultura monumentala da, 217 zentimetroko altuereagaz. Pieza oso txikietatik buru erraldoietara doan mailaka egindako bururen sorta baten barruan dago, eta egileak marrazkia, eskalea eta egiturea sano ondo menperatzen dituala nabarmen atzemoten da museoko iturriek jakinarazo dabenez.
Beste alde batetik, Ricardo Baroja artistan andaluziarraren 1926ko 'Taller de pinturas' obrea, 57 x 85,2 x 2,6 zentimetroko kartoizko olio-pintura bat da. Pinakotekako iturrien esanetan, Barojak osogai narratiboa gehitzen deutse bere lanei, horreetan agertzen diran personak batzuetan modu zehaztubakoan islatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!