Philippe Starck sortzaile frantsesak AlhondigaBilbao zentroko lanak bisitau ditu
2009-10-21 10:36 kulturbizAlhondigaBilbao zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak. Ordutik aurrera, bilbotarrek zerbitzu publiko barriak erabili ahal izango ditue, mediatekan, jarduera fisikorako zentroan, ugerlekuan, zine-aretoetan, erakusketa aretoetan edo auditoriumean egingo diran jardueretan parte hartuz.
AlhondigaBilbao zentroko lanak erritmo onean doaz aurrera, eta hori izan da bart aisialdi, kultura eta jarduera fisikoaren zentrora egindako bisitan, Philipe Starck sortzaile frantsesak egiaztatu dauena.
Bilbon izan dan bitartean, Starckek zenbait bilera egin ditu lan-taldeakaz eta bisitak be egin ditu lanetara, lanek ezarritako epeetan aurrera egiten dabela eta, era berean, lanen egoerea egiaztatzeko.
Lanak azken txanpan dagoz, eta zentroak, jakina danez, 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak. Ordutik aurrera, bilbotarrek zerbitzu publiko barriak erabili ahal izango ditue, mediatekan, jarduera fisikorako zentroan, ugerlekuan, zine-aretoetan, erakusketa aretoetan edo auditoriumean egingo diran jardueretan parte hartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!