'Aupa Maurizia!' Paia anaien eskutik

Bizkaie! 2009-11-19 14:37   kulturbiz

Lan honen helburua Bizkaiko panderojole mitikoaren bizitza eta bizierea dokumentau eta argitaratzea izan da, 'era horretara trikitixearen esparruko informazino ugari mantentzea ahalbidetuko dogu, gaurko eta bihar-etziko trikitilari eta panderojoleek guzti honen barri izan daien' egileek adierazo daben legez.

Gaur aurkeztu dabe Bilbon Maurizia Aldaiturriaga panderojolearen biografia batzen dauen liburua. Xabier Paya eta Fredi Paia anaiek idatzi dabe Bizkaiko Trikitixa Elkartearen eskutik datorren 'Aupa Maurizia!' izenburuko liburua.

Maurizia Zeberion jaio zan 1904. urteko irailaren 22an. Txikitatik hasi zan panderoa joten; berak bakarrik ikasi eban etxean, berak inoan moduan berez. Hamabi urtegaz jo eban lehenengoz plazan. Hortik aurrera, barriz, plazarik plaza ibili zan soinujole zein alboka-joleakaz. Euskal kulturan oso ezaguna izan da; baita koplak kantaukeran egiten zituan amaierak eta bere burua animetako botatzen zituan aupadak be.

Proiektu hau aurrera eroan ahal izateko ezinbestekoa izan da Mauriziaren senideen, lagunen eta euskal kulturearen inguruko adituen laguntzinoa. Horreen bitartez informazino ugari batu eta dokumentazino lan handia egin da. Hasierako lan horren eta gero liburua idaztearen ardurea Xabier Paia eta Fredi Paya bertsolari getxotar ezagunek hartu eben.

Liburua bi zatitan banatu dabe. Batetik, Mauriziaren biografia personala batu dabe, eta bestetik, biografia musikala. Holan, emakume kementsu honen bizitza personala eta erromeriarako jarrera eta bertan eukan papera buztarturik azaltzen dira.

Lan honen helburua Bizkaiko panderojole mitikoaren bizitza eta bizierea dokumentau eta argitaratzea izan da. 'Era horretara trikitixearen esparruko informazino ugari mantentzea ahalbidetuko dogu, gaurko eta bihar-etziko trikitilari eta panderojoleek guzti honen barri izan daien.

'Aupa Maurizia!' Bizkaiko Trikitixa Elkarteak argitaratu dau, Zeberioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko euskera sailaren laguntzinoagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu