Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak bazkide barriak lortzeko kanpaineari ekin deutso

Bizkaie! 2010-01-13 14:23   kulturbiz

Lizeo Antzokiaren Lagunek abantailak ditue. Ikuskizunetarako sarrerak % 25 merkeago izaten dira, bai Lizeo Antzokian baita Elai Alai aretoan be. Ganera, urtean behin, ikuskizun bat ikusteko bi sarrera doban eskuratzeko aukerea dabe. Abantaila guztiak urtean 30 euro ordainduta lortzen ditue bazkideek (25 euro, familia bereko hiru kide bazkide izan ezkero).

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiaren Lagunak 240 dira honezkero, baina kultur aretoak kide gehiago gura ditu eta bazkide barriak egiteko kanpainea abiarazo dau Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Sailak, herritarrak eta kultur ekitaldiak alkarrengana hurreratzeko, Udal gernikarretik jakinarazo dabenez.

Lizeo Antzokiaren Lagunek abantailak ditue. Ikuskizunetarako sarrerak % 25 merkeago izaten dira, bai Lizeo Antzokian baita Elai Alai aretoan be. Ganera, urtean behin, ikuskizun bat ikusteko bi sarrera doban eskuratzeko aukerea dabe.

Zinemarako sei sarrera doban izaten dira antzokiko bazkideentzat, eta deskontuak lortzen ditue Antzoki Publikoen Sare osoan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abantaila guztiak urtean 30 euro ordainduta lortzen ditue bazkideek (25 euro, familia bereko hiru kide bazkide izan ezkero).

Lizeo Antzokiaren bazkide egiteko, Kultur Etxean dagoz eskuragai izena emoteko orriak. Zalantzak argitzeko eta informazino gehiago lortzeko: kultur-etxea@gernika-lumo.net helbidera idatzi edo 94 6270201 telefonroa dei daiteke.

Bestalde, Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Sailak gogorarazo dau aurten amaitzen dala Lizeo Antzokiko zerbitzuak kudeatzeko sinatutako kontratua (danetara, bost urte daroaz egungo enpresearen esku). Beraz, legezko prozedurea jarraituta, deialdi publikoa egingo dau aurten Kultura Sailak, Lizeo Antzokiaren kudeaketea esleitzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu