Bilboko Guggenheim Museoaren lagunek museoa sakonago ezagutzeko aukerea izango dabe gaur

Bizkaie! 2009-12-21 11:58   kulturbiz

Aurten be, Guggenheim Bilbao Museoak bere Lagunak konbidau ditu gaur, abenduaren 21ean, egingo dauen 'Ateak zabalik' egunera. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan: lagunek Museoaren barrualdea ikusi ahal izango dabe eta erregistro, artapen, aire girotze eta mantentze arloek zelan lan egiten daben ezagutzeko aukerea be izango dabe.

Aurten be, Guggenheim Bilbao Museoak bere Lagunak konbidau ditu gaur, abenduaren 21ean, egingo dauen 'Ateak zabalik' egunera. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan: lagunek Museoaren barrualdea ikusi ahal izango dabe eta erregistro, artapen, aire girotze eta mantentze arloek zelan lan egiten daben ezagutzeko aukerea be izango dabe.

Besteak beste, honakoak azalduzko jakez: nola antolatzen dan erakusketa bat eta zelan tratetan diran artelanak ondo gorde daitezan. Horrezaz ganera, bisita gidatuak egongo dira museoan dagozan aldi baterako erakusketak azaltzeko. Erakusketa horreek 'Instalazioak II: Pribadutik publikora' eta 'Frank Lloyd Wright' dira.

'Frank Lloyd Wright' erakusketearen harian, 12:30ean, 'The Guggenheim and the Baroness' film dokumentala emongo da Museoko Entzungelan. Horretan, Solomon R. Guggenheim-ek eta Hilla Rebay baronesa eta pintore alemanak izan ebenn arte-harremana azaltzen da. Rebay arte ez-objektiboaren aitzindari izan zan eta Guggenheimek eta berak Frank Lloyd Wright-egaz adostu eben New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-aren eregitea.

Bestalde, Getxophoto argazkigintza-jaialdiagaz hasitako lankidetzeari esker, Museoaren Lagunek 'Post it' jardueran parte hartu ahal izango dabe: New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-a atzeko irudi legez, posta-txartel baten protagonista izan daitekez.

6 eta 12 urte arteko umeei jagokenez, 'Moma' ikuskizunaz gozau ahal izango dabe. Arte garaikidea da ikuskizun honen gai nagusia eta bertan txikiek artista handien -Miró, Picasso, Chagall eta Rothko, besteak beste- lanak ezagutzeko aukera izango dabe. Familientzako ikuskizun hau Madrilgo Factoría Teatro konpainiak sortu dau eta Museoaren Entzungelan emongo da, 18:00etan.

Azkenik, aurten ere bertaratzen diren Lagunek galdera lehiaketan parte hartu ahal izango dabe. Galderak Guggenheim Bilbao Museoak antolatzen dituan erakusketen eta jardueren ganekoak dira eta horiek ondo erantzuten dituenek New Yorkerako hegaldi biren zozketan sartuko dira, Iberiaren eskutik. Era berean, Illycaffè-ren eta Coca-Colaren eskutik, Atrioan egun osoan edariak eskainiko jakez doban Museoaren Lagunei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu