Gerediaga Alkarteak Astola aldizkariaren hirugarren zenbakia aurkeztu dau gaur Durangon
2009-10-29 14:44 kulturbizHirugarren alea, aurreko biekaz konparauta, potoloagoa da, 180 orrialde ditu. Zortzi lan barri jasoten ditu (euskeraz eta gazteleraz) eta sail barria dakar. Eskualdeko persona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa itxi eutsien lekuak aurkeztu ditue 'Barruko ibilbideak' izeneko sail barrian.
Gerediaga Elkartea da argitalpen honen sustatzailea. Durangaldeko bizitzako arlo desbardinei buruz egin diran lanen eta artikuluen zabaltzailea izateko helburua dauka Astolak. Historia, arkeologia, etnografia, folklorea, literaturea, musikea eta bestelako gai eta zientzia batzuk dabe lekua Astolako orrialdeotan. Ikerketa lanak dira. Kasu askotan sekula argitaratu bakoak. Historialari eta teknikari adituek idatzitako lanak, baina, gai horreekazko interes handiegirik ez dabenentzat be erakargarri egiten dira aldizkariak daukan aurkezpen zainduari esker. Argazki eta irudiez ondo horniduta agiri da Astola.
Hirugarren alea, aurreko biekaz konparauta, potoloagoa da, 180 orrialde ditu. Zortzi lan barri jasoten ditu (euskeraz eta gazteleraz) eta sail barria dakar. Eskualdeko persona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa itxi eutsien lekuak aurkeztu ditue 'Barruko ibilbideak' izeneko sail barrian.
Astola aldizkariaren aurreko zenbaki biak agortuta dagoz. Horregaitik 3. zenbakiaren tiradea handitu egin dabe eta danetara, 1.200 ale argitaratu dira. Datorren astetik aurrera, Durangaldeko liburudendatan salgai egongo da (prezioa 5 €) eta Durangoko Azokan, Gerediaga Alkartearen erakusmahaiko
nobedade nagusia izango da.
Hona hemen Astola aldizkariko lan nagusien zerrendea:
1.- 'Hegazkinak eta artasoroak': Iurreta eta abiazio eremuak (Egilea: Jose Mari Uriarte). Eskualdean, eta batez be Iurretan, 1910 eta 1919. urteetan hegazkinak protagonista zirala izandako jazoera anekdotiko eta historiko bi gogoratzen ditu egileak. 1910ean abiazino jaialdia egin zan, baina matxinada handi bihurtu zan. 1919an, barriz, bidaiarien hegazkin baten derrigorrezko lurreratzea bizi izan eben iurretarrek.
2.- 'Urkiolak 20 urte. Natur parkearen argi-ilunak'. Urkiolako Parke Naturala sortu zanetik 20 urte pasau dira. Gaur egunera arte izan dauen bilakaereari buruz teknikari eta eragile sozial batzuen eretxiak jaso dira.
3.- 'Durangoko Lurra' (Egilea: Gregorio Monreal). Durangaldeak Erdi Arotik izan dauen antolaketea, horretan izan dauen berezitasuna eta izan dituan gobernu-organoak azaltzen ditu katedratikoak. Besteak beste, Astola eta Gerediagako Batzak zein Durangoko Merinaldearen eta Bizkaiko Jaurerriaren arteko hartu-emonak be azaltzen ditu.
4.- 'Etorkinak, auzoko barriak'. Azken urteetako migrazinoak erronka barriak ekarri deutsoz gizarteari. Lan honetan, besteak beste, etorkinen integrazinoari buruzko oharrak eta jarraibideak eskaintzen ditu Xabier Aierdi Euskadiko Inmigrazinorako Behatokiko zuzendariak.
5.- 'Astxikiko gaztelua' (Egilea: Armando Llamosas). Erdi Aroan Abadiñoko Astxiki gailurrean gaztelu bat egon zan. Asko izan dira tontorrean topautako armak zein aztarnak. Baina sakoneko indusketarik ez da sekula egin, eta Armando Llamosasek Eusko Jaurlaritzako arkeologo teknikoak eta gazteluen ikerlariak Astxikin izan zan gazteluari buruzko hipotesia plazaratzen dau.
6.- 'Gaita dultzainea Durangaldean' (Egila: Jon Gaminde). Gaita edota dultzaina musika tresnaren berezitasunak azaltzeaz gan, Durangaldeko gaitero-dultzainero nagusienei erreferentzia egiten deutse Jon Gaminde Bizkaiko gaiteroak.
7.- 'Funcor: 1955-1970' (Egilea: Iñigo Agirre). Elorrioko Funcor kooperatibea sortu eta indarrean izan zan urteetan sozialki eredu aurreratua eukan. Euskal gizarteari egokitutako industria-produkzinoko eredu barrirako esperientzia izan zan. Baina proiektuaren amaierea bera be iragarrita egoan lan honetan Iñigo Agirre egileak zehazten dauenez.
8.- 'Pilotarien Amerikako abentura' (Egilea: Jose Mari Etxaniz). Jose Mari Etxaniz kazetaria euskal pilotariek itsasoz bestaldera egindako bidaia askoren lekuko izan da. Itsasoz bestalde pilotariak zelan egokitu ziran eta bizi izandako esperientziak kontetan. Ohiartzun handia izan eban
grebea eta IJAPAren sorrerea be gogoratzen ditu.
9.- 'Barruko ibilbideak'. Astola aldizkariaren atal barria da, Durangaldeko persona ezagunek haurtzaro eta gaztaroko leku kutunak aurkezteko. Ale honetan, honeek dira gida: Balendin Lasuen, Jasone Agirre, Felix Arkarazo, Eskarne Aroma eta Juanito Gallastegi.
10.- 'Porfolio-Luis Madina'. 'Elorrio, harrien mintzaira' izeneko argazki-bildumea erakusten dau elorriarrak. Beltzetik kolorera, Elorrioko harri adierazgarrienak iruditan batu ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!