Bakea, tolerantzia eta genero-bardintasuna bultzatzen dituan ipuin-lehiaketea antolatu dabe Bilbon
2010-01-04 14:19 kulturbizTxirula kultur taldeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz, Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketearen zortzigarren edizioa antolatu dau apirilaren 25ean eta 26an egingo diran Otxarkoagako (Bilbo) XXIX. Umeen Jardunaldien barruan, umeei zuzendutako ipuinaren inguruko literatur sorkuntza sustatzeko asmoz.
Txirula kultur taldeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz, Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketearen zortzigarren edizioa antolatu dau apirilaren 25ean eta 26an egingo diran Otxarkoagako (Bilbo) XXIX. Umeen Jardunaldien barruan, umeei zuzendutako ipuinaren inguruko literatur sorkuntza sustatzeko asmoz.
Antolatzaileek adierazo dabenez, lehiaketan edonork parte hartu ahal izango dau eta kontakizunak gaztelaniaz zein euskeraz aurkez daitekez. Ipuinak orrialde bat eta lau orrialde artekoak izango dira, eta partaide bakotxak, gehienez, aurretik argitaratu ez diran jatorrizko lau ipuin aurkeztu ahal izango ditu.
Gaia librea izango da, baina epaimahaiak era berezian balorauko ditu umeei zuzenduta eta honako balio honeekaz lotuta dagozan ipuinak: bakea, tolerantzia, genero bardintasuna, giza baliabideak eta naturaren zainketea. Ipuinak aurkezteko azken eguna zezeilaren 10a izango da, Otxarkoagako auzo etxean edo ipuinak@txirula.org helbide elektronikoaren bitartez.
Aukeratutako ipuinak idatzi dituen lagunek lan onenakaz argitaratuko dan liburuaren 15 ale jasoko ditue eta euren jatorrizko lanak irakurri ahal izango ditue apirilaren 26an Otxarkoagako Ugarte plazan. Liburuan testuaren osogarri diran marrazkiak sartuko dira.
2009ko edizinoa
Lehiaketearen aurreko edizinoan 392 lanek parte hartu eben. 54 lan euskeraz aurkeztu ziran, gehien bat Otxarkoaga-Txurdinagako egileenak, eta 338 gaztelaniaz. Lanak hainbat lekutatik jaso ziran, Bilbotik, Bizkaitik, Euskal Herritik eta baita nazinoartetik be, Argentina, Mexiko eta Kolonbiatik, besteak beste.
2009ko edizinoan 25 ipuin aukeratu ziran argitaratzeko. Liburua martiaren 29an aurkeztu eta irakurri zan. Aukeratutako ipuinak batzen zituan liburuan euskerazko sei ipuin eta gaztelaniazko 19 sartu ziran. Partaideen adina 7 urtetik 82 urtera artekoa izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!