Break On Stage, kultura urbanoen topaketea, apirilaren 16an izango da Bilbao Arenan
2016-03-01 10:10 kulturbizIgaz arrakasta handiz egin zan Break On Stage, 5.000 ikusle hurreratu ziran Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioira. Aurten, beraz, indarbarrituta dator kultura urbanoen jaialdi hori, bertoko eta nazinoarteko artisten eskutik: Breakdance, hip-hop, scooter freestyle eta beste modalidade asko egongo dira apirilaren 16an.
V. Kultur Maratila Leioan, euskal sorkuntzearen plazea zezeilaren 25etik 28ra
2016-02-19 14:28 kulturbizAurtengo hitzorduak dira: Zerura eroria Anodino Teatroaren estreinaldia, Malmö, Khea Ziaterren film eszenikoa, Gau beranduan, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen eskutik literatura emonaldia, Dantza gurea, Idurre Azkueren jantza garaikidea Joseba Irazokiren zuzeneko musikeak lagunduta, Joseba B. Lenoirren kontzertua eta Heroiak, Txalo konpainiaren antzerkia.
Euskal Kostaldeko Museoen Sareak jarduera berezi ugari antolatuko ditu martian
2016-02-17 13:03 kulturbizEuskal kostaldeko altxorrak lelopean, makina bat ekintza egongo dira Gipuzkoa eta Bizkaiko 32 museo eta gune kulturaletan. 150 jarduerako egitarauaren bidez, Euskal Kostaldeko Museoen Sareak bertoko ondare kulturala zabaldu nahi dau herritarren eta turisten artean. Dobako txartela be sortu dau erakunde horrek, deskontuak eta abantailak emoten dituana.
Bizkaiko Foru Liburutegiak 37 ekintza sartu ditu 2016ko egitarauan
2016-02-11 12:56 kulturbizLiteraturea ardatz dala, baina sormenaren beste esparruak be aintzat hartuta, askotariko programazinoa antolatu dau Bizkaiko Foru Liburutegiak aurtengo urterako, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak azaldu dauenez. Erakusketak, saio literarioak, berbaldiak, lehiaketak eta abar egongo dira. Edade eta gustu guztietarako proposamenak dirala ziurtatu dau Bilbaok, euskeraz zein gaztelaniaz.
'Airakurri' webgunea sortu dabe irakurzaletasuna bultzatzeko asmoagaz
2016-02-10 10:07 kulturbizAirakurri izeneko kanpainea jarri dau bigarrenez martxan Euskal Editoreen Alkarteak, gaztetxuen artean irakurzaletasuna piztu eta indartzeko asmoagaz; helburua da ikastetxe guztietako DBH 2. mailan dagozan neska-mutikoek liburuak irakurri eta iruzkinak idaztea irakurketa horreei buruz. Komentarioak webgune batera bialdu beharko dira zezeilean eta martian zehar, epaimahai batek onena aukeratuko dau gero, eta horrek saria irabaziko dau.
Euskerazko Irakurle Taldeak martian hasiko dira lanean
2016-02-09 13:29 kulturbizIzena emoteko epea eta erak: zezeilaren 8tik 29ra arte; Foru Lliburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez egin daiteke. Gehienez 20 persona izango dira talde bakotxeko.
Mendebaldeko Saharan espedizino zientifikoa egingo dabe euskal ikerlariek, ondare kulturalaren bila
2016-02-08 11:12 kulturbizEuskal-saharar espedizinoa urtarrilean eta zezeilean dabil ikerlana egiten, Eusko Jaurlaritzeak jakin eragin dauenez. Mendebaldeko Saharako Tiris eremuan dabilz beharrean, gizadiaren ondare kulturalaren aztarnak topetako asmoz. Orain arteko kanpainetan, mila aztarnategi eta 6.000 hilobi-monumentu baino gehiago topau dira.
'Arakaldo Sustraiak Aurkitzen' egitasmoa aurkeztu dabe
2016-02-01 11:19 kulturbizArakaldoko Udalak, Arakaldoko historia, kultura eta natura ondarea ezagutarazoteko asmoz zein naturan kirola egitea, ibiltea eta ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz ekin deutso Arakaldo Sustraiak Aurkitzen egitasmoari.
Bilbo eta Santander uriek 'Bertatik bertara' laguntzino-programea martxan ipiniko dabe
2016-01-26 09:45 kulturbiz2012tik egiten daben legez, aurten be akordioa egin dabe Bilbo eta Santanderreko udaletako kultura sailek, artistei laguntzeko deialdia martxan ipinteko. Sormen proiektuetan uri biek alkarregaz lan egitea da Bertatik bertara egitasmoaren asmoa eta proposamen artistikoen trukea egitea. Bilbon aste kulturala egingo dabela be aurreratu dabe.
Ikusi eta Ikasi programearen 12. edizinoa martxan Bilbon, sekula baino jarduera gehiagogaz
2016-01-25 13:19 kulturbizUrtarrilaren 26tik apirilaren 16ra bitartean, uriko umeei eta hareen familiei zuzendutako 58 ekintza egongo dira: Tailerrak, zirkua, ipuin-kontalariak, magia, antzerkia eta abar. Izan be, Bilboko Udalak eta Topaguneak antolatutako Ikusi eta Ikasi egitasmoak ez deutso urteroko hitzorduari huts egin. Aurten, hamaika auzotan egingo dira jarduerak eta lehenengo aldiz helduko dira Zorrotza eta Santutxura.
Euskal Hedabideen Behategia sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2016-01-14 17:37 kulturbizLankidetza horren oinarriak ondokoak dira: ikerketea, barrikuntzea eta prospektibea garatzea, euskal hedabideen datu basea sortzea, irakasleen eta profesionalen komunidadea sortzea eta euskal hedabideei buruzko topagunea garatzea, eta, besteak beste, euskal hedabideen sektorea indartsuagoa eta eraginkorragoa egiteko helburua dabe.
Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak
2015-12-28 10:02 kulturbiz1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.
Getariako Balenciaga Museoak 40.000 bisitari euki ditu aurten
2015-12-16 13:11 kulturbizCristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoan urte ona izan da 2015a, aurreko urteagaz alderatuta bisitari gehiago hurreratu dira eta. Getariako museoan bertan, 40.000 persona hartu ditue eta horri, kanpoan egindako erakusketetako beste 39.000 gehitu behar jakoz. Hezkuntza programetan parte hartu daben ume zein helduen kopurua %80 hazi da aurten.
Euskal kulturea aztertu dabe Sabino Arana Fundazinoak antolatutako jardunaldi baten
2015-12-16 10:22 kulturbizEuskal kulturgintzan zeresan handia daukien personak batu ditu Bilbon Sabino Arana Fundazinoak, Euskal kultura 21. mendean, etengabeko eraberritzea izenburuko saioan. Kirmen Uribe idazlea, Itziar Nogueras Donostia 2016ko arduradun ohia eta Imanol Agirre Loraldiaren zuzendaria egon dira, besteak beste. Euskal kulturearen egoeraz eta aurrera begira egin beharrekoaz jardun dira.
Guggenheim Museoaren Patronatuak 2016ko aurrekontua eta arte-programea onartu ditu
2015-12-15 10:20 kulturbizDatorren urteetarako jarraibide nagusiak zehaztuta geratu dira Patronatuak Bilbon egindako batzarrean. Holan, erakunde publikoek ez dabe aurten baino diru gehiago emon beharko Guggenheim Museoaren aurrekonturako. Sarreren prezioa, ostera, karutu egingo da. Arte-programazinoari jagokonez, museoko espazioen banaketa estrategiko barria onartu da.
Bono Denda eta Bizkaiko Kultur Txartela kanpainak Bizkaian
2015-12-10 09:57 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko edota museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango dau, kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean eta ezarritako epean.
‘Laukiz: Bizimodua eta ohiturak’ liburu barria plazan
2015-12-09 14:38 kulturbizLanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze Kamiruaga, Ziortza Artabe eta Jaione Bilbao egileek.
Guggenheim Museoak adimen eta ikusmen ezgaitasuna daben personentzako tresnak aurkeztu ditu
2015-12-02 14:39 kulturbizEzgaitasuna daben personen Nazioarteko Egunaren bezperan, Guggenheim Bilbao Museoak, ONCEgaz eta Gorabidegaz lankidetzan, ikusmen ezgaitasuna daben personentzako Frank Gehryren eraikinaren maketa bat eta adimen ezgaitasuna dabenentzako, barriz, entzuteko gida egokitu bat aurkeztu ditu.
Jente ugari erakarri dau Begira Photo jaialdiak aurten
2015-11-30 14:10 kulturbizZemendiaren 10etik 29ra bitartean egin da Begira Photo argazkigintza-jaialdiaren bostgarren ekitaldia Durangon. Kinua taldeko antolatzaileen esanetan, publikoaren aldetik arrakastatsua izan da aurtengo edizinoa eta datorren urtekoa preparetan hasteko gogotsu dagoz. Ia 18.000 lagunek ikusi ditue Begira Photoko erakusketak eta 250 baino gehiagok parte hartu dabe berbaldietan.
Zirkozaurre guneak lau urte bete dituala ospatuko dabe hilaren 24an
2015-11-17 09:28 kulturbizZirkuko arteen munduan dabilzanen topalekua da Zirkozaurre eta dagoeneko lau urte bete ditu proiektuak. Hori ospatzeko, jaialditxua egingo dabe zemendiaren 24an, martitzena. Bide batez, egoitza barria inaugurauko dabe, Deustuko Erriberan. Akrobaziak eta umorea ez dira faltako ekitaldi berezi horretan.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...