‘Laukiz: Bizimodua eta ohiturak’ liburu barria plazan

Bizkaie! 2015-12-09 14:38   kulturbiz

Lanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze  Kamiruaga, Ziortza  Artabe eta Jaione Bilbao egileek.

Laukiz: Bizimodua eta ohiturak liburua aurkeztu barri dabe Salvador Artaza Laukizeko alkateak, Adolfo Arejita Labayru Fundazinoko zuzendariak eta Akaitze Kamiruaga Ondare arloaren arduradunak, liburuko informazinoaren iturri izan diran lekukoak be bertan zirala.

Adolfo Arejitaren esanetan, herriko barri-emoile eta lekukoek kontau dabena nahitaezkoa izan da liburua egin ahal izateko (Juan  Artaza, Tere Artaza, Bego Barandika, Eusebia Basaraz, Jose Dobaran, Maria Fano, J.A. Gorordo, Sabino  Lopategi eta Iñaki  Ostolozaga).

Aurkezpenean bideo labur baten lekukoen grabazino batzuk erakutsi dira, liburuko informazinoa zelan batu dan ikusteko. Baina liburuan bada beste dokumentu bat oso garrantzitsua, izan be, argazki asko sartu dira esandakoen osogarri.

Kontuak kontu, Laukiz: Bizimodua eta ohiturak liburuaren guna eta ardatza, laukiztarren lehengo bizimodua da, herriaren osoerea, auzoak, etxeak, mendi eta tontorrak, basoak, erreka eta errekastoak aitatzen dira lehenengo partean; horrezaz gan, leku izenak eta zelan idazten diran ez eze, herrikoek zelan esaten daben be jaso da.

Lanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze  Kamiruaga, Ziortza  Artabe eta Jaione Bilbao egileek.

Bestetik, ezin ahaztu, argitapen eder honen txukuntasunaz arduratu dan Jon Elorriaga liburuzaina. Eta eskerrik  zintzoenak, Labayru Fundazinoan uste osoa ipini dauen Laukizko herriari eta atertubako babesa emoten deuskun Bizkaiko Foru Aldundiari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu