Guggenheim Museoak adimen eta ikusmen ezgaitasuna daben personentzako tresnak aurkeztu ditu
2015-12-02 14:39 kulturbizEzgaitasuna daben personen Nazioarteko Egunaren bezperan, Guggenheim Bilbao Museoak, ONCEgaz eta Gorabidegaz lankidetzan, ikusmen ezgaitasuna daben personentzako Frank Gehryren eraikinaren maketa bat eta adimen ezgaitasuna dabenentzako, barriz, entzuteko gida egokitu bat aurkeztu ditu.
Ezgaitasuna daben personen Nazioarteko Egunaren bezperan, Guggenheim Bilbao Museoak, ONCEgaz eta Gorabidegaz lankidetzan, ikusmen ezgaitasuna daben personentzako Frank Gehryren eraikinaren maketa bat eta adimen ezgaitasuna dabenentzako, barriz, entzuteko gida egokitu bat aurkeztu ditu. Biek dabe helburu talde horreei Museoko arkitektura eta artelan garrantzitsuenak hurreratzea eta irisgarri bihurtzea.
Adimen ezgaitasuna daben personentzako entzuteko gidea Gorabide elkarteagaz lankidetza estuan garatu da. Guggenheim Bilbao Bildumaren artelan batzuk —Jeff Koonsen Puppy eta Louise Bourgeoisen Ama— modu errazean deskribiduten ditu, bai eta eraikinaren arkitekturea azaltzen bere. Gorabide alkartearen erabiltzaileek Museoko langileakaz batera lan egin dabe entzuteko gidea egokitzeko: idea abstraktuak azalpen konkretu bihurtu ditue eta hiztegia eta sintaxia ulermen-zailtasunak dituenentzako moldatu ditue. Apurka-apurka Museoaren Bildumako beste lan batzuen azalpenak egokitzen joango dira.
Horrezaz gan, urtarriletik aurrera, umeentzako eta nerabeentzako bisitaldi-tailerrak eskainiko deutseez Gorabideko erabiltzaileei asteburuetan; holako taldeei eskaintzen jaken bisitaldietara gehituko jakez. Entzuteko gida moduan, bisitaldia egingo dauen talde jakinera moldatuko dira bisitaldi-tailerraren edukiak; Museoko aldi baterako erakusketak be kontuan hartuko dira.
Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinaren maketea
Beste alde batetik, Guggenheim Bilbao Museoaren eraikinaren maketea aurkeztu dabe, ONCEgaz lankidetzan egindakoa. Museoak 2013tik ditu Louise Bourgeoisen Ama eta Jeff Koonsen Puppy lanen maketa bana, eta eraikinaren maketea ikusmen ezgaitasuna daben bisitariek egindako eskariei erantzuna da. Museoa 'ikusteko' gogoa erakutsi dabe: ukimenaz ezagutu nahi eben zer materialez egina dagoan eta ze itxura dauen. Hiru maketak Zero Espazioan dagoz, eta ikusmen ezgaitasuna daben personentzako ganerako zerbitzuak osotzen ditue: entzuteko deskribapenak, braillez idatzitako xaflak eta erliebedun xaflak. Kasu honetan be, Bildumako beste lan batzuen maketak egiten joateko asmoa dago, ikusmen ezgaitasuna daben lagunek Museoan esperientzia aberasgarria bizi deien.
Gaur aurkeztutako bi ekimenak Guggenheim Bilbao Museoak bisitari guztiei artelanak, zerbitzuak eta jarduerak helarazoteko nahia betetearen aldeko beste pausu bat dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!