Clara Usón idazle bartzelonarrak 'Valor' eleberria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 12:03   kulturbiz

Clara Usón idazle katalanaren Valor izeneko nobela barriaren aurkezpen ekitaldia egingo dabe gaur, hilak 16, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean. Aurkezle lanak Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak egingo ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernardo Atxagak zuzentzen dauen Erlea 9 aldizkaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-13 14:47   kulturbiz

Honen ondoren 10. zenbakia, azkena, etorriko da, eta Antzerkia izango dau gaietako bat. Eta horren ostean, Bernardo Atxagak eta Euskaltzaindiak proiektu barri bat izango dabe, idazleak gaur iragarri dauenez: Urrezko Erlea izeneko sari batzuk antolatuko doguz. Azpititulu legez, 4 – 14 izango dabe sariek, lanek lau eta hamalau orrialde arteko luzerea izango dabelako. Hori baino lehen, halan da be, Erlea aldizkariaren azken zenbakia kaleratuko da datorren urtean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gabriel Arestiren irudizko biografia aurkeztu dau Adur Larreak

Bizkaie! 2015-11-11 09:25   kulturbiz

Euskal idazle eta poeta handiaren eguneroko bizimodua eta haren barru-barruko gogoetak batu ditu Adur Larrea marrazkilariak, Gabriel Aresti BioGrafikoa nobela grafikoan (Erroa). Arestiren alderdirik gizatiarrena erakutsi nahi izan dau, jentearen gogoan geratu dan irudi idealizaduaren ganetik. Ganera, idazlea bizi izan zaneko sasoiko egoera politiko eta soziala be agirian itxi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal industria kulturalei eta sortzaileei laguntzeko lau kanpaina martxan ipini ditue

Dabi Piedra 2015-11-09 12:06   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzearen babesagaz abiauko ditue lau kanpainak, Kultura Helburu lelo nagusiaren barruan. Zinema, arte eszeniko, musika eta liburugintzearen arloetakoak dira kanpainak. Euskal industria kulturalari eta sortzaileei bultzadea emon nahi deutsie, produziduten danari ikusgarritasuna emonaz eta publikoa erakarriaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Cristóbal Balenciaga Museoa, Bizkaitik hurrago

Bizkaie! 2015-11-05 17:24   kulturbiz

Cristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural bat proponiduko deutse bizkaitarrei datorren zemendirako. Balenciaga, hurrago izeneko proposamenaren helburua Getariako museoaren edukia Bilboko biztanle eta turistei hurreratzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zemendiaren 26tik abenduaren 1era Bilbon ospatuko dan VI. AzPLAY lehiaketeak 27 bideo-joko aurkeztu ditu

Bizkaie! 2015-11-05 11:03   kulturbiz

VI. AzPLAYko finalistak aurten aurkeztutako 158 lanen artean aukeratuak izan dira, igaz baino 47 gehiago eta tartean 14 euskal joko dagoz. Lehiaketearen helburua bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean lan onenak saritzea eta ezagutarazotea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbao Artek 2016ko proiektu artistikoetarako bekak eskatzeko deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2015-10-23 10:18   kulturbiz

Bilbao Arte Fundazinoak, gazte sortzaileen proiektuak babesteko asmoz eta kulturea bultzatzeko, 2016an bekak emongo ditu, BBK Fundazinoagaz alkarlanean. Banakako zein taldekako egitasmoak izan leitekez, edozein arlo artistiko-plastikotakoak, datorren urtean garatu beharrekoak. Proposamenak zemendiaren 13ra arte bialdu leikeez artistek.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

OLBEren denporaldi barria hasiko da zapatuan, 'Don Carlos' opereagaz

Bizkaie! 2015-10-22 11:17   kulturbiz

Bilboko Opera Lagunen Alkarteak, ABAO-OLBEk 64. denporaldiari ekingo deutso urriaren 24an. Aurtengo sasoian sei opera daukaz programauta alkarteak. Lehenengoa Don Carlos izango da, Giuseppe Verdik 1867an sortutako operea. Giuseppe Gipali tenorea buru dala, goi mailako artista taldea batu dabe saioetarako. Ganera, hilaren 23an, barikua, Don Carlosi buruzko berbaldia egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Iurretako argazki zaharrak herritarren eskura ipini ditue

Bizkaie! 2015-10-20 17:16   kulturbiz

Iurretako Udalak eta Gerediaga alkarteak argazki zaharren bildumea sortu dabe eta auzotarrek bertako irudiak konsultau ahal izango ditue. Oraingoz, 428 argazki batu ditue, liburuki bitan, eta herritarrek eurek be ekarpenak egin leikeez. Iurretari buruzko argazki zaharrak dira, gehien-gehienak zuri-baltzean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nerbioi-Ibaizabal bailarako herri ondarea herritarren artean zabaltzeko ekimenak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2015-10-19 13:57   kulturbiz

Nerbioi Ibaizabal Bailaran, martxan jarritako Zuztarretatik ahora egitasmoari jarraipena emon guran, bederatzi herritan (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamon) dagozan ibilbideak erakusteko bideo barri bi aurkeztu ditu Labayru Fundazinoak: Antxinaren arnasa: Ibarra, Zaloa, Urigoiti (Orozko) eta Mape errekea, Txarapiolatik Ganpera (Busturia).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin Kordobako Cosmopoética jaialdian

Bizkaie! 2015-10-07 11:21   kulturbiz

Donostia 2016 Cosmopoética Kordobako Nazinoarteko Poesia Jaialdian izango da, Kirmen Uribe poeteak eta Mikel Urdangarin kantautoreak alkarregaz eskainiko daben saioagaz. Euskerazko poesia eta kantagintzearen alorrean erreferente diran sortzaileak Kordobako Orive aretoan izango dira eguenean, urriaren 8an, 21:00etatik aurrera, Donostia 2016k jakinarazo dauenez.

IX. Mangamorek Bless 4 talde japoniar ospetsua ekarriko dau

Bizkaie! 2015-10-06 15:37   kulturbiz

Amorebieta-Etxanon barriro be IX. Mangamoregaz batera Japoniako kulturea eta manganime izango doguz ikusgai. Urriaren 9tik 11ra edade guztietako milaka lagunek 100 ikuskizun eta jarduera baino gehiago izango ditue.

EIZIEren aldarria Itzulpengintzearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2015-09-30 17:52   kulturbiz

Itzulpenaren garrantzia dinogu, bete-betean uste dogulako kulturan aurrera egiteko, kulturea garatzeko, jakintzan eta komunikazinoan aurrera egiteko ezinbestekoa dala itzulpenaren alorrari zor jakon arreta eta baliabideak emotea. Nekez egingo dauelako aurrera inork gaur egungo munduan itzulpenari behar besteko garrantzia emon barik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joseba Jaka bekea abian jarri dau barriro Elkar Fundazinoak

Bizkaie! 2015-09-30 10:48   kulturbiz

Orain, 2016an 20 urte beteko dira Joseba hil zala eta haren oroigarri eta gorazarre egiteko asmoz barriro jarri dabe martxan bekea. Lehen bezela kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratibea (Eleberria edo ipuin bildumea) euskeraz laguntzeko izango da eta bi urterik behin egingo dan deialdi bakotxean zehaztuko da bekea zein eratako sormen lanak laguntzeko izango dan, literaturea, musikea edo beste kultur eremu bat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitzol Aramaioren alaitasuna Marabilli Festibalaren hirugarren ekitaldira eroango dabe urri hasieran

Dabi Piedra 2015-09-29 14:57   kulturbiz

Ekitaldiz lepo dator Marabilli Sormen Festibala Ondarroara, igaz egindako etenak emondako indar barriagaz. Aitzol Aramaio (1971-2011) zinegile ondarrutarra gogoan euki eta haren izakereagaz bat datorren topaketa kultural herrikoia egitea da asmoa. Urriaren 1etik 4ra, kontzertuak, errezitaldiak, zinemea eta abar egongo dira. Herritarrek herritarrentzako modu boluntarioan egindako lana dala adierazo dabe antolatzaileek eta ondarrutar zein kanpokoak disfrutetera deitu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. Serifalaris, diseinu grafikoaren eta sormenaren topaketak gaur hasiko dira Getxon

Bizkaie! 2015-09-25 11:14   kulturbiz

Irailaren 25ean eta 26an, V. Serifalaris izenburuko ekitaldiak egingo ditue Getxon; diseinatzaile grafiko eta sormenaren zaleentzat sortu ditue topaketok. Estudio Marina Goñi eta Freskue Studio enpresa getxoztarrek antolatu ditue.

Artista ezagunak protagonista Bilbao Flamenco 2015 jaialdian

Bizkaie! 2015-09-24 17:27   kulturbiz

Urriaren 1etik 9ra bitartean egingo dabe Bizkaiko uriburuan jaialdi hori. Antonio Gadesen konpainia, Andaluziako Ballet Flamenkoa eta flamenkoaren munduan ezagunak diran beste artista batzuen emonaldiak egongo dira Bilbon. Ganera, Camaron de la Isla zanaren ibilbidea azalduko dabe berbaldi baten. Bilbao 700 Fundazinoa da jaialdiaren antolatzailea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

2,4 miloe euro euskal kultur ondarea jagon eta babesteko

Bizkaie! 2015-09-23 11:04   kulturbiz

Diru-laguntzino horreen onuradun izan daitekez Euskadiko persona fisiko edo juridikoak, publiko nahiz pribatuak, toki erakundeak edo euren menpeko organoak, baita uri birgaikuntzarako soziedadeak be. Eskaerak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian (EHAA) agertu eta hurrengo egunean hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Artelan Berreginen Museoko ikastaroetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-09-17 10:22   kulturbiz

Marrazketako eta pinturako teknikak ikasteko prestakuntza-ikastaroak emoten ditu Berreginen Museoak. 2015-16 ikasturtean 125 plaza eskainiko ditue eta irailaren 29ra arteko epea dago izena emoteko. Arte Ederretako eta arkitektura arloko personentzat aproposak dira kursoak, baita marraztea gustuko dauen edozein zalerentzat be. Ikasturteak hiruhilekoka banatuta dagoz eta, beraz, parte-hartzaileek urte osoko kursoa egin ahal izango dabe edo zati bat.

Euskera eta Kultura sailaren politikearen helburua gizartean kohesino handiagoa izatea da

Bizkaie! 2015-09-16 10:35   kulturbiz

Diputaduak helburu horreek lortzeko gauzatuko diran ekimenak azaldu ditu: euskerearen ezagutzea bultzatzea personen arteko komunikazino-bideak ezarriz eta euskerea kanpotik datozenei helarazotea; euskerearen erabilerea sustatzea komunikazino-teknologia barrietan; gazteentzako ekintzak, produktuak eta ekimenak abiarazotea. Sailak bizkaierearen alde be egingo dau, euskera batuarentzat aberasgarria dalakoan.