Joseba Jaka bekea abian jarri dau barriro Elkar Fundazinoak
2015-09-30 10:48 kulturbizOrain, 2016an 20 urte beteko dira Joseba hil zala eta haren oroigarri eta gorazarre egiteko asmoz barriro jarri dabe martxan bekea. Lehen bezela kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratibea (Eleberria edo ipuin bildumea) euskeraz laguntzeko izango da eta bi urterik behin egingo dan deialdi bakotxean zehaztuko da bekea zein eratako sormen lanak laguntzeko izango dan, literaturea, musikea edo beste kultur eremu bat.
Elkar Fundazinoaren helburua euskerea eta euskal kulturearen sustapena eta garapena izan da hasieratik eta horretarako, beste ekimen batzuen artean, Joseba Jaka bekak sortu zituan 1996. urtean. Izen horregaz sortu ziran, Joseba bera izan zalako, beste kide batzuekaz batera, Elkarren sortzailetako bat, eta, urte horretan abiatu ziran, zoritxarrez urte horretan bertan bizia galdu ebalako istripu batean.
1996tik aurrera bi urtean behin emon ziran bekak eta azkenak 2006. urtean. Etena egiteko bi arrazoi izan ziran nagusi: bata, kulturearen konsumo aldaketea krisiak eraginda, eta bestea, edadeak eraginda, Fundazinoko arduretan abiatu zan personen erreleboa eta moldaketea.
Indarrean egon zan sei emonaldietan, arrakasta handia izan eban, 239 lan aurkeztu eta 41 lan argitaratu ziran.
Orain, 2016an 20 urte beteko dira Joseba hil zala eta haren oroigarri eta gorazarre egiteko asmoz barriro jarri dabe martxan bekea. Lehen bezela kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratibea (Eleberria edo ipuin bildumea) euskeraz laguntzeko izango da eta bi urterik behin egingo dan deialdi bakotxean zehaztuko da bekea zein eratako sormen lanak laguntzeko izango dan, literaturea, musikea edo beste kultur eremu bat.
Kontuak kontu, 2016ko deialdian narratibea izango da bekearen ardatza eta beka bakarra izango da oraingoan, Elkar Fundazinoak bere ekarpena beste maila gehiagotan be egin nahi dauelako eta hurrengo hileotan horren barri emango dau.
Bart Donostian egindako bekearen aurkezpenean, Joxemari Sors, Elkar Fundazinoko lehendakariak emon dau bekearen ezaugarrien barri:
- Joseba Jaka bekea 10.000 eurokoa izango da (kopuru horren barruan dagoz legez egin beharreko atxikipenak be).
- Bekara bere lana aurkeztu nahi dauenak 2016ko urtarrilaren 29 arteko epea dauka.
- Proposamenak aurkeztu daitekez Elkar Fundazinora bertara eroanda edota josebajakabeka@elkarfundazioa.eus helbidera bialduta.
- Antzeko deialdietan ohikoa dan lez, aurkeztuko danak, bere datuakaz batera, egin nahi dauen lanaren azalpena eta lan horren lagin bat be aurkeztu beharko ditu.
- Epaimahai batek aztertu eta erabagiko dau bekea merezidu dauen lana zein dan, eta epaimahai hori osotuko dabenak dira Joxe Azurmendi, Karmele Jaio eta Iratxe Retolaza. Horreekaz batera Elkarreko editore bat izango da, botorik barik eta idazkari lanetan.
- Bekearen irabazlearen barri 2016ko apirilean emongo da.
- Bekea jasoten dauenak urtebeteko epea izango dau bere lana entregetako.
- Behin lana jasota, Elkarrek argitaratuko dau lan hori, zortzi hilebeteko epearen barruan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!