Euskal industria kulturalei eta sortzaileei laguntzeko lau kanpaina martxan ipini ditue

Dabi Piedra 2015-11-09 12:06   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzearen babesagaz abiauko ditue lau kanpainak, Kultura Helburu lelo nagusiaren barruan. Zinema, arte eszeniko, musika eta liburugintzearen arloetakoak dira kanpainak. Euskal industria kulturalari eta sortzaileei bultzadea emon nahi deutsie, produziduten danari ikusgarritasuna emonaz eta publikoa erakarriaz.

Eusko Jaurlaritzearen babesagaz abiauko ditue lau kanpainak, Kultura Helburu lelo nagusiaren barruan. Zinema, arte eszeniko, musika eta liburugintzearen arloetakoak dira kanpainak. Euskal industria kulturalari eta sortzaileei bultzadea emon nahi deutsie, produziduten danari ikusgarritasuna emonaz eta publikoa erakarriaz.

EZAE Euskadiko Zine Aretoen Alkartea, SAREA antzokien alkartea, liburu denden alkarteak eta Kultura Live musika aretoen sarea dira kanpainen bultzatzaileak, zein bere alorrean. Eusko Jaurlaritzeak 50.000 euro emongo deutsoz bakotxari eta, ganera, telebista publikoaren bidez, eskaintza kulturalaren barri emongo dau. Produkzino kulturala jagon egin behar da, adierazo dau Joxean Muñoz Jaurlaritzako kultura sailburuordeak.

Kultura Helburu proiektuak helburu nagusi bi dituala zehaztu dau Muñozek: Bertoko produkzino kulturalari ikusgarritasuna emotea batetik eta, bestetik, erraztasunak emotea publikoa erakarteko. Horretarako, deskontuak, bonuak eta abar atarako ditue. Alkarlana sortu nahi dogu sektoreagaz, dino Muñozek, sortzaileen beharren arabera moldatu doguz kanpainak. Igaz hasi ziran era horretako kanpainak bultzatzen eta, aurten, formula hobeak, publikoaren eta sortzaileen beharretara hobeto egokitzen diranak, diseinau ditue.

Zinemearen inguruko kanpaineak, ikusleak erakarri gura ditu EZAE, Euskadiko Zinema Aretoen Alkarteko saletara. 16 zinema areto dira guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Astero, film europar bat aukeratuko dabe eta, aste horretan, euro bi merkeagoa izango da hori ikustea, Alfonso Benegas EZAEko presidenteak azaldu dauenez. Euskerazko filmei lehentasuna emongo deutsegu, ahal dan guztietan euskerazko pelikula bati ipiniko deutsagu deskontua, zehaztu dau Benegasek. Bidaiariak zinemara leloa ipini deutsie kanpaineari, film bakotxa ikustea bidaia baten modukoa dala azpimarratu nahi dabelako.

SAREA, Euskadiko Antzokien Sarea, arte eszenikoak bultzatzeaz arduratuko da, alkarte horren barruan dagozan 54 antzokien bidez. Zemendian hasi eta maiatzera bitartean, euskal produkzinoren bat ikusten daben bakotxean, zigilua jasoko dabe ikusleek. Hiru obra ikusita, hurrengoa doban ikusteko gonbidapena lortuko da. Egunean egunean gabilz publikoa erakarteko formula barrien bila, jenteak antzerkira joateari ez ixteko, azaldu dau Ana Lopez SAREAko ordezkariak. Kanpainea euskal antzerkigileen lana ezagutzeko aukera ona dala azpimarratu dau Lopezek. Udagoienean, 20 obra inguru estreinauko dira SAREAko antzokietan.

Liburugintzea bultzatzeko, bien bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko 56 liburudendak bat egin dabe. Zemendiaren 13tik abenduaren 9ra bitartean, euskal autore edo argitaletxeen lburuetan gitxienez 30 euroko erosketea egin ezkero, beste 12 euro gastetako bonua emongo deutse erosleei. 3.730 bonu atarako ditue guztira. Oso sistema aproposa da, azaldu dau Andoni Aranzegi Gipuzkoako liburudenden alkarteko kideak, kate osoari mesede egiten jako, idazle, argitaletxe zein dendei.

Musikarako kanpainea be martxan ipini dabe, baina kasu horretan, ez dago aldaketarik igaz egindakoagaz alderatuta. Kontzertu batzuetara joateko deskontuak eskaintzen segiduko dabe, formula horrek arrakastea euki dauelako.

Telebista publikoa igaz hasi zan bertoko sormen kulturala ezagutzera emoteko albiste eta erreportajeak plazaratzen, sektoreari ikusgarritasuna hobetzeko. Joxean Muñoz sailburuordeak, baina, uste dau beharrezkoa dala publikoaren eta produktoreen arteko loturea egiten laguntzea. Horretarako, erraztasunak emon nahi deutsiez jenteari, produktu kulturalak konsumiduteko, pizgarri ekonomikoen bidez. Konpromisoa daukagu sormenagaz eta bertoko sortzaileen lanak konsumidutea ohitura bihurtu nahi dogu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu