Ibon Sarasola, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko arduradunak be dimitidu egin dau
2013-12-05 09:30 kulturbizEuskaltzaindiaren Hiztegi Batuko ardurea itxi egingo dau Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) eta zuzendaritzeari emon deutso horren barri dagoeneko. Gramatika Batzordeko kide guztien dimisinoaren ondoren dator Ibon Sarasolarena. Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten dodan giroa ez da gogokoa, ez naiz eroso sentiduten.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko ardurea itxi egingo dau Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) eta zuzendaritzeari emon deutso horren barri dagoeneko. Gramatika Batzordeko kide guztien dimisinoaren ondoren dator Ibon Sarasolarena. Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten dodan giroa ez da gogokoa, ez naiz eroso sentiduten. Edozelan be, Euskaltzain izateari ez deutso uko egingo. Bien bitartean, hilaren 20an osoko bilkurea egingo dabe euskaltzainek, eta dimisino honeek guztiak hor aztertuko ditue.
Kontua da ze oraintsuko Gramatika Batzordearen lan egitasmoari ohar bat egin eutsola euskaltzain batek, esanez gramatika erabilgarriago bat, laburtuago bat egin beharko litzatekeela. Botazinoa eginda, proposamen horrek egin eban aurrera eta orduantxe dimitidu egin eben batzordeko hamabost kideek eta tartean bost euskaltzain oso dagoz: Pello Salaburu, Miren Azkarate, Piarres Xarriton, Patxi Goenaga eta Beñat Oihartzabal.
Euskaltzaindiaren egitekoak eta egiteko moduak sortu ditu gorabeherak Gramatika Batzordeko kideen eta beste euskaltzain talde baten artean. Bide bi dagozala azaldu dau Sarasolak. Batetik, akademia arauemoilea gura dabenak. Bestetik, malguago jokatu nahiko leukien euskaltzainak.
Gramatika Batzordeko kideek zuzendaritzea aitatu eben, esanez batzordeagazko konfiantzea galdu dauela. Hiztegiagaz holako arazorik dauen galdetuta, Sarasolak ezetz adierazo dau; Zuzendaritzeagaz proiektu honen kudeaketan ez daukat ezelako kejarik. Gauza guztiak ondo joan dira. Arazoa da ingurua, eta beste hainbat gauza.
Ibon Sarasola, 1988tik euskaltzain oso da, Koldo Mitxelenaren lekukoa hartuta. Euskadi Ikerketa Saria emon eutsien 2011n.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Urrutia eta Arejita: go home!!