Clara Usón idazle bartzelonarrak 'Valor' eleberria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 12:03   kulturbiz

Clara Usón idazle katalanaren Valor izeneko nobela barriaren aurkezpen ekitaldia egingo dabe gaur, hilak 16, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean. Aurkezle lanak Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak egingo ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Clara Usón idazle katalanaren Valor izeneko nobela barriaren aurkezpen ekitaldia egingo dabe gaur, hilak 16, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean. Eleberrian, arriskuak hartzeko eta bakotxaren ausardia erakusteko beharra daben garai desbardinetako hiru personaiaren esperientziak batzen dira.

Ekitaldia Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrerea librea izango da jesarleku guztiak bete arte. Aurkezle lanak Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak egingo ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Valor iraganeko zaurien eta gizaki garaikideak bizi dauen haustura prozesuaren inguruan egituratzen dan lana da. Clara Usónek denporak, espazioak eta personaiak aurkezten eta nahasten ditu, eleberri handien esentzia lantzeko asmoz: gizakiaren izakerearen konplexutasuna eta kontraesanak. Horretarako, eurentzat goi mailako balioa dana salbetako momentu jakin batean euren ausardia erakutsi behar daben hiru personaia erabilten ditu: Preferenteak saldu dituan sukursal bateko emakumezko zuzendari bat, 1930eko Jacako altzamenduko heroi errepublikano bat eta II. Mundu Gerran Kroaziako kontzentrazino eremu batean lanean dabilen abade bat.

Clara Usónek (Bartzelona, 1961) emakumeen Lumen saria irabazi eban 1998an Las noches de San Juan bere lehenengo eleberriagaz. Geroago Primer vuelo (2001) eta El viaje de las palabras (2005) argitaratu zituan. 2006an etorri zan laugarren eleberria, Perseguidoras, eta kritikeak, sormena bere estilo marka bilakatu dauen lehen mailako idazle legez autortu eban bere ibilbideagaitik.

2009an, idazle bartzelonarrak Biblioteca Breve saria irabazi eban Corazón de napalm eleberriagaz. Horrezaz gan, La hija del Este (2012) lanagaz Kritikearen Saria, Ciutat de Barcelona Saria eta Kultura Mediterranearraren Saria irabazi zituan.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu