Chillida eta bere garaikideak aztergai Frankfturten
2015-06-30 11:54 kulturbizEtxepare Euskal Institutuagaz batera eratutako Eduardo Chillida Katedrearen sorkuntzearen harira, Frankfurteko Goethe Universitätek eskultorea, euskal egilearen artelana eta bere garaikideak ardatz izango dituan nazinoarte mailako kongresua antolatu dau garagarrilaren 3tik eta 5era bitartean,
Klitto! feminismoaren inguruko aldizkari digital euskalduna jaio da
2015-06-26 14:45 kulturbizKlitto! atari digitalaren oinarri, bide eta helburua feminismoa da. Feminismoaren inguruko gaiak jorratuko ditue Klitto!-n, ikuspuntu feministeagaz interpretau eta lantzen dira albisteak, eta feminismoari ikusgarritasun eta irisgarritasun handiagoa emotea da helburua, euskera hutsean.
'Osterak Bilboko auzoetatik' bildumako laugarren eta azken liburua argitaratu dabe
2015-06-19 10:41 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, oraingo honetan Surbisa udal soziedadeagaz lankidetzan, Osterak Bilboko Auzoetatik bildumako laugarren eta azken liburukia argitaratu dau, Jatorrizko Bilbo lez ezagutzen danaren ganekoa. Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan sartzen dan ekimena, 2005etik gure uriko auzo guztietan egin diran bisitetatik sortu zan.
Bingen Ametzagaren idazlan guztien bersino digitalaren dohaintzea Euskaltzaindiari
2015-06-17 14:47 kulturbizBingen Ametzaga idazle eta euskaltzain urgazlearen idazlan guztien bersino digitalak dohaintzan emon deutsoz Euskaltzaindiari Xabier Ametzaga Iribarren semeak. Danetara, 298 lan batzen dituen bederatzi dokumentu nagusik osotzen dabe dohaintzea. PDF fomatuan dagoz.
Eider Eibar zornotzarrak 'Barrukoa' liburua aurkeztu dau
2015-06-15 18:05 kulturbizBarrukoa Eider Eibarrek bakarka argitaratu dauen lehenengo liburua da. Aurrez, haur literaturako makina bat liburutarako marrazkiak egiten ibili da, beti be beste idazleek sortutako kontakizunetako testuak ilustretan. Orain, ostera, irudiakaz bakarrik osotu dau kontau nahi eban istorioa, testurik barik, eta aspaldidanik buruan izan dituan irudiak kanporatu eta guztiei zentzu eta hari narratibo bat emon deutse.
Gerediaga Elkarteak 50 urteko historia eta istorioak batzen dituan liburua argitaratu dau
2015-06-11 15:23 kulturbizGerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean. Hamabi harrien ahotsa izenburuagaz plazaratu dau Gerediaga Elkarteak, orain arteko historia jasoten dauen argitalpena. Jon Irazabal eta Raquel Calvo dira egileak. Danetara, 190 orrialde dira argitalpen elebidunean.
Mundakako Udal Liburutegiak J.M Etxeitaren heriotzearen mendeurrena ospatuko dau
2015-06-09 17:21 kulturbizMundakak Jose Manuel Etxeita (Mundaka 1842-1915) herriko idazlea omenduko dau, aurten haren heriotzearen mendeurrena ospatzen dalako. Udal Liburutegiak bere izena daroa eta ekintza ugari antolatu ditu bagila eta abuztua bitartean.
Emile Larre euskaltzain emeritua hil da
2015-06-01 10:55 kulturbizKanbon hil zan, zapatuan, Emile Larre euskaltzain emeritua, 89 urte zituala. Abadea, bertsolaria, kazetaria eta idazlea zan Larre. Bertsolaritzearen sustatzaile eta eragile nagusienetakoa izan da Ipar Euskal Herrian, Herria astekariaren zuzendaria be izan zan. Bere aldeko hileta eleizkizuna martitzenean egingo dabe, bagilaren 2an, Baigorrin, 15:30ean.
Eusko Jaurlaritzeak kitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetza protokola sinatu dau
2015-05-29 15:14 kulturbizKitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetzea berbatu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, Cuzkoko Udal Gobernuak (Peru), Euskal Herriko Unibersidadeak eta Agirre Lehendakaria Centerrek. Jaurlaritzeak aholkularitza eta laguntza lana eskainiko dau.
PEN Internationalen biltzarra martxan Amsterdamen
2015-05-27 15:53 kulturbizUrte birik behin batzen da PEN Internationaleko Idazle Jazarrien Batzordea, munduko kazetari zein idazle jazarri eta kartzeleratuen defentsa egiteko batzordea. Aurten, Amsterdamen da hitzordua, gaurtik barikura bitartean. Teresa Toda Egineko kazetari ohia bere testigantzea dago eskaintzen mundu osotik etorritako dozenaka kazetari eta idazleren aurrean.
Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gilek egonaldi artistikoa egingo dabe Wroclaw urian
2015-05-27 11:40 kulturbizAinara LeGardon musikariak, Jaime de los Ríos media artisteak eta Eneko Gil jantzariak Poloniako Wroclaw urian egonaldi artistiko bana egiteko aukerea izango dabe uda partean, Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker.
Vicente Aranda zinemagilea hil da
2015-05-26 18:54 kulturbizVicente Aranda zinemagile kataluniarra gaur goizean hil da, 88 urte zituala, Espainiako Zinemaren Akademiak jakinarazo dauenez. Aranda Bartzelonan jaio zan, 1926ko zemendiaren 9an, eta ibilbide luze eta emonkorrean 20 filmetik gora egin ditu.
Bisita gidatuak Atxuriko tren geltokira
2015-05-25 11:52 kulturbizIkus-entzuleek, Manuel María Smith arkitektoak diseinautako estilo neoeuskalduneko Atxuriko tren geltokia bisitetako aukerea izango dabe bagilaren 2tik 27ra. Plazak maiatzaren 25etik aurrera erreserbau ahal izango dira.
Egun osoko jaia egingo dau Gerediagak bagilaren 7an, alkartearen 50. urteurrena ospatzeko
2015-05-21 15:24 kulturbizTopa Gerediaga izenagaz, bagilaren 7an ospatuko dau Gerediaga alkarteak 50. urteurrena. Abadiñoko Astola auzoan dagoan auzitegi-etxearen aurrean egingo dira ekitaldiak, eta bazkideez gan parte hartu nahi dauen guztientzat zabalik izango da jaia, adierazo dabe antolatzaileek.
Galdakaoko IV. Oroimenaren Astea, orain 78 urte jazotakoak gogoratzeko
2015-05-14 13:01 kulturbizBurdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko ibilaldiek eta berbaldi bik osotuko dabe aurtengo Galdakao Gogora alkarteak antolatutako IV. Oroimenaren Astea, maiatzaren 17tik 23ra bitartean. Jarduera guzti-guztiak debalde izango dira. Lehenengo hitzordua domekan da, 9:00etan, Bekea auzoko eta inguruko lubaki eta bunkerrak ikusteko.
Bilbon arteak kalera urtengo dau maiatzaren 15 eta 16an
2015-05-13 15:42 kulturbizKulturea eta artea jentearengana hurreratzea da Bilbao Art Districten helburua, azaldu dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, danok disfrutetako moduko asteburua izango da. Karmelo Garitaonaindia EHUko Bizkaiko kanpuseko errektoreordeak ganeratu dauenez, ekimen honen bidez, artea elitismotik ataraten da, herritar guztiei emoten jakelako parte hartzeko aukerea.
'Teknologia irakaslearen eskura' jardunaldia gaur Azkue Fundazinoak antolatuta
2015-05-07 10:53 kulturbizAzkue Fundazinoak antolatuta, gaur, maiatzaren 7an, Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia izango da eta aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiaren gaia hezkuntzea izango da. Teknologiaren aplikazinoa didaktika arloan, dinamizazinoan eta eskolak eskaintzerako lanean emon izan diran aldaketak, garapenak eta esperientzia desbardinak ezagutzeko aukerea izango da.
Bilboko Barrutietan 200 kultur proposamen baino gehiago izango dira 'Kultura Kalez Kale' egitarauaren barruan
2015-04-30 11:02 kulturbizBilboko barrutiek kaleko arte eszenikoen kultur eskaintza nagusia batuko dauen Kultura Kalez Kale egitaraua jasoko dabe maiatzean eta bagilean, zirkua, clown erakustaldia, magia, antzerkia, ipuin-kontalariak, berbaldiak, kontzertuak zein kaleko bandek eskainitako musika animazinoa eta beste zenbait kultur jarduera jasoko dituan programazinoagaz. Danetara, 200 ikuskizun eta jarduera inguru izango dira, ikus-entzule guztiei zuzenduta
IkerGazte kongresuan 170 ikertzailek parte hartuko dabe
2015-04-24 16:22 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak (UEU) IkerGazte: Nazinoarteko ikerketea euskeraz kongresua antolatu dau. Proiektu honen helburua ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, euren arteko ezagutzea sustatu eta euskerazko zientzia produkzinoa areagotzea da. Dagoeneko 170 ikertzailek Durangon batzeko asmoa dabe, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean.
'Auzo-ikastolen proiektua eta haren garapena (1919-1938)' beharra argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak
2015-04-24 15:42 kulturbizMaite Paliza Monduate historialariak idatzi dau Auzo-ikastolen proiektua eta haren garapena (1919-1938) liburua. Liburuan auzo-ikastolak sortu aurreko irakaskuntzearen egoerearen nondik norakoak azaldu ditu. Ikastetxe barriak sortzeko prozesua zehatz azaldu dau, zein arazo egon ziran, funtzionamendua eta abar.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...