Klitto! feminismoaren inguruko aldizkari digital euskalduna jaio da
2015-06-26 14:45 kulturbizKlitto! atari digitalaren oinarri, bide eta helburua feminismoa da. Feminismoaren inguruko gaiak jorratuko ditue Klitto!-n, ikuspuntu feministeagaz interpretau eta lantzen dira albisteak, eta feminismoari ikusgarritasun eta irisgarritasun handiagoa emotea da helburua, euskera hutsean.
Euskal Herriko mobimentu feministea indartsua da, barritzailea, eta gero eta zabalkuntza eta eragin handiagokoa. Espazio mediatikoak bereganatzen dago eten barik; hedabide tradizionaletan lekutxua eskaintzen deutsie egunkari, aldizkari, telebista eta irrati generalistek. Gainera, kolektibo feminista gehienek badabe euren atari digitala, edo badabe espazioa sare sozialetan.
Dana dala, feminismoaren inguruan euskerea darabilen gune espezializatu baten faltea nabaria da. Euskal Herriko Mobimentu feministek erderazko medioak ditue erreferente nagusi, eta bakotasun horri aurre egiteko asmoz sortu da Klitto! atari digitala.
Horrenbestez, Klitto! atari digitalaren oinarri, bide eta helburua feminismoa da. Feminismoaren inguruko gaiak jorratuko ditue Klitto!-n, ikuspuntu feministeagaz interpretau eta lantzen dira albisteak, eta feminismoari ikusgarritasun eta irisgarritasun handiagoa emotea da helburua, euskera hutsean.
Astean, gitxienez, hiru eduki argitaratzen ditue Klitto!-n. Horreetatik bi ataria abiarazo dabenek, Ana Iruretagoyena, Malen Aldalur Azpillaga eta Irati Urkiolak, sortuak, eta bat kanpotik ekarritako kolaboratzaile batek.
Kolaborazino hori ahalik eta libreena izatea da helburua. Horregaitik, autoreak berak erabagiko dau zein gai jorratu, zein genero edo adierazpenen bidez, zein baliabide erabiliz eta zein luzeragaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!