Gerediaga Elkarteak 50 urteko historia eta istorioak batzen dituan liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2015-06-11 15:23   kulturbiz

Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean. Hamabi harrien ahotsa izenburuagaz plazaratu dau Gerediaga Elkarteak, orain arteko historia jasoten dauen argitalpena. Jon Irazabal eta Raquel Calvo dira egileak. Danetara, 190 orrialde dira argitalpen elebidunean.

Gerediaga Elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean. Hamabi harrien ahotsa izenburuagaz plazaratu dau Gerediaga Elkarteak, orain arteko historia jasoten dauen argitalpena. Jon Irazabal eta Raquel Calvo dira egileak eta bart aurkeztu eben jentaurrean; hitzordua Durangoko Kurutzesantu museoan izan zan arratsaldeko 19:00etan.

Kontuak kontu, 190 orrialdetan alkartearen sorrerea eta bilakaerea zelakoa izan dan ezagutu daiteke, baita alkartearen historian protagonista izan diran batzuen lekukotzea be. Horregaz batera, orain arte argitara emon ez diran hainbat argazki dagoz liburuan. Argitalpena elebiduna da.

Datorren astetik aurrera Durangoko ohiko liburudendetan eskuragarri egongo da 15 euroan; Elkarteko bazkideek, barriz, 10 euro ordainduko dabe eta Elkarteko bulegoan erosi ahal izango dabe.

Liburuko 'Haritza eta hamabi harriak. Gerediagaren sorkuntza' izenburuko lehenengo kapitulua irakurteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu