IkerGazte kongresuan 170 ikertzailek parte hartuko dabe

Bizkaie! 2015-04-24 16:22   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) IkerGazte: Nazinoarteko ikerketea euskeraz kongresua antolatu dau. Proiektu honen helburua ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, euren arteko ezagutzea sustatu eta euskerazko zientzia produkzinoa areagotzea da. Dagoeneko 170 ikertzailek Durangon batzeko asmoa dabe, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. 

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) IkerGazte: Nazinoarteko ikerketea euskeraz kongresua antolatu dau. Proiektu honen helburua ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, euren arteko ezagutzea sustatu eta euskerazko zientzia produkzinoa areagotzea da. Dagoeneko 170 ikertzailek Durangon batzeko asmoa dabe, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Oraindino izena emoteko epea zabalik dago apirilaren 30era arte. Agerraldian kongresuko egitaraua aurkeztu dabe, eta egitasmoak Euskal Herriko beste unibersidadeen babesa jaso dau.

UEUk kongresuaren behin betiko egitaraua aurkeztu dau Bilbon. Bertan Iñaki Alegriak, UEUko zuzendariak; Miren Josu Omaetxebarriak, kongresuaren arduradunak; Fernando Plazaolak, UPV/EHUko Ikerketearen arloko errektoreordeak; Roberto San Salvadorrek, Deustuko Unibersidadeko Komunikazinoko, Eleaniztasuneko eta Gizarte Barrikuntzako Errektore-ordeak; José Ramón Vitoriak, Mondragon Unibersidadeko HUHEZI fakultadeko Ikerketa Koordinatzaileak eta Pablo Sotesek, Nafarroako Unibersidade Publikoko Hizkuntza Plangintzarako Zuzendariak parte hartu dabe.

Iñaki Alegriak erakundearentzat egitasmo honek dauen garrantzia azpimarratu dau: UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunidade zientifiko-intelektuala sendotzea. Alkarren barri izatea ezinbestekoa da ezagutzeak aurrera egin daian, are gehiago gure kasuan, euskeraz lanean gabilzan ikerlariak hain sakabanatuta egonda. Edozelan be, pozik esan geinke ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago garela, baina zoritxarrez, gure arteko ezagutzea urria da oraindino. Hutsune horretaz jaubetuta, 2010ean ezagutza alor guztiak batuko zituan kongresu baten ideia sortu zan UEUn, baina egoera ekonomiko larria tarteko, ezinezkoa izan da orain arte gauzatzea. Apustu oso handia izan da UEUrentzat, eta horregaitik oso pozik esan geinke gure aurreikuspen guztiak gainditu egin dirala, oraingoz 170 ikertzailek emon dabelako izena kongresuan, eta oraindino matrikulazino epea ez da amaitu.

Fernando Plazaolak, UPV/EHUko Ikerketearen arloko errektoreordeak ez ohikoa ohiko bihurtu dala aitatu dau: Eraldaketa horrek, euskereari jagokonez, jakintza arlo eta unibersidade maila guztiak hartu ditu. Testuinguru honetan, badauka zentzua, eta beharra, gaur aurkezten dogun Ikeragzte lako Biltzarra antolatzeak; lau dimensinotan, gainera: ikerlari gazteak, ikerketea, nazinoarteko ikerketea, eta euskeraz eginiko nazinoarteko ikerketea. Azken urteotan euskereak lortu dauena bai kultura bai zientzia hizkuntza legez jazoera guztiz aparta da gure hizkuntzearen historian, eta holan onartu behar dogu. Ikergazte behar-beharrezko ekintzea da, egungo ikerlari gazteak, belaunaldi aldaketarako sustraiak diranez, etorkizuneko ikerketa-taldeen, ikerlari nagusiak izango diralako. Gizartearen ongizatea nahi badogu, ezagutzearen sorkuntzea ezinbestekoa da, eta ez dago ezagutza barririk ikerketarik barik. Ikerketea nahitaezkoa da gizartearen etorkizun oparo baterako. Eta etorkizuna euskeraz nahi dogu.

Roberto San Salvadorrek, Deustuko Unibersidadeko Komunikazinoko, Eleaniztasuneko eta Gizarte Barrikuntzako Errektore-ordeak be kongresu honen ekarpena handia izango dala azpimarratu dau.

José Ramón Vitoriak, Mondragon Unibersidadeko HUHEZI fakultadeko Ikerketa Koordinatzaileak IkerGazten Mondragon Unibersidadea laguntzaile izatearen arrazoiak emon ditu: MUk bere misino eta baloreetan bertan jasota dauka unibersidade euskaldun izakerea eta sorreratik bere jarduera desbardinetan hori garatzea izan da bere helburua (hezkuntzan nahiz ikerketan). Mondragon Unibertsitatean hezkuntzan eta Ikerketa arloan euskerearen erabilera bultzatzeaz gan, ikasketa amaierako proiektuak be euskeraz egiteko sustapen ekimenak be egiten doguz.

Pablo Sotesek, Nafarroako Unibersidade Publikoko Hizkuntza Plangintzarako Zuzendariak be IkerGazteri babes osoa eskaini deutso: Alde batetik, lehenengo Kongresu honen helburuen artean arlo zientifiko desbardinetako ikertzaile euskaldun gazteen ikerlanak ezagutarazotea eta ikerlari gazteen arteko harremanak sendotzea dalako. Bestetik, kongresu honi esker ikerlari gazteen artean euskerea komunikazino eta ikerketa tresna lez indartzen dalako. Azken finean, mundu zientifikoan euskerearen presentzia bultzatzea dau helburu.

Azkenik, Miren Josu Omaetxebarriak, Kongresuko arduradunak egitaraua aletu dau: Iñakik aitatu dauen moduan, IkerGazte proiektu handia da, eta hori antolatzeko Euskal Herriko Unibersidade eta ikerketa talde desbardinetako lujozko aditu taldea dogu bidelagun. Ikertzaileentzat ez eze, kongresua ikertaldeentzat be oso interesgarria izango da alkarlan barriak egin ahal izateko. Kongresua hiru egunetakoa izango da barnetegi moduan, alkar ezagutzea errazteko asmoz. Hau da, gure helburua parte-hartzaileek hiru egunak Durangon pasetea nahi dogu, eta alor akademikotik harago be ekintzak atonduko doguz. Programa akademikoari jagokonez, egitarauan bost saio mueta egongo dira: berbaldi orokorrak, ahozko komunikazinoak, posterrak, tailerrak eta mahai-inguruak.


Ikergazte kongresuaren egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu