Kulturgintzearen ganeko Topaldia izango da urtarrilaren 29an, Durangon
2015-01-23 11:48 kulturbizEuskaltzaleen Topaguneak XII. Topaldia antolatu dau, Eusko Jaurlaritzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izeneko jardunaldia, urtarrilaren 29an izango da, Durangoko Elkartegian, eta kulturgintzea izango da gai nagusia.
Bilboko Abusu - La Peña auzoaren historia erakusten dauen bideoa aurkeztuko dau Kultura eta Hezkuntza Sailak
2015-01-23 10:25 kulturbizTokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantzea eta ezagutzea eskaini ditue ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan programearen barruan dagoan Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean lana egiteko.
'Carnaval Splash' izenburuko kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak
2015-01-20 13:57 kulturbizCarnaval Splash kartela izan da zezeilaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diran 2015eko Bilboko Aratusteetako irudia izateko aukeratua. Daniel Castello Muñiz diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarra da kartel irabazlearen egilea. Bilboko Aratusteak iragarteak izan leiken ohoreaz gan, 2.000 euroko saria jasoko dau.
Mikroantzezlanen bidez emakumeen eta gizonen arteko bardintasunerako programa bat abiarazo dabe Bilbon
2015-01-19 13:46 kulturbizBilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak eta Peopleing sormen agentziak proiektu fresko eta barritzaile bat martxan jarri dabe, mikroantzezlanen bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bardintasunaren alde lan egiteko, gizartean dagozan estereotipoak apurtzeko eta arlo guztietan emakumezkoen parte hartzea sustatzeko.
Gabriel Aresti XXXII. Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago
2015-01-16 10:09 kulturbizPartaideek martiaren 31ra arteko epea izango dabe euren lanak papelean edo Saileko webgunearen bitartez aurkezteko. Holan, oinarri osoak eta parte hartzeko buletina ondoko helbideetan dagoz dagoeneko: www.bilbao.net/concursoaresti edo www.bilbao.net/arestilehiaketa.
Sekula baino tailer gehiago antolatu ditue aurtengo 'Ikusi eta Ikasi' programan
2015-01-15 14:16 kulturbizUrtero legez, uriburuko auzoetan, umeei zuzendutako ikuskizunak izango dira protagonista baina, aurten, nobedade nagusietako bat tailerren arloan etorriko da, aurreko urteetan baino eskaintza zabalagoa egongo dalako. Danetara, 18 tailer eskainiko dira, igazkoaren bikotxa, 500 plaza baino gehiago ume eta gurasoek alkarregaz ondo pasau daien.
Martin Ugalde ikerketa bekea aurkeztu dabe
2015-01-14 10:34 kulturbizMartin Ugalde kultur parkeak, Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazinoak, Andoaingo Udalaren laguntzinoagaz, antolatu dabe Martin Ugalde ikerketa bekea. Urte birik behin egingo dabe deialdia, eta Martin Ugalde bera eta euskal kazetaritzea izango ditu ardatz.
Sopelako Irakurle Taldea jaio da
2015-01-14 10:13 kulturbizLiteratur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30era bitartean. Hurrengo hileotan hainbat idazle hurreratuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakotxean liburu bati buruz berba egingo da.
EHUk eta Lu Xun Ikasketa Zentroak hitzarmena sinatu dabe txinera hizkuntzea erakusteko
2015-01-12 17:48 kulturbizEHUko Bizkaiko Campuseko errektoreaorde Carmelo Garitaonandiak eta Lu Xun ikasketa zentroko zuzendari Xiao Fang-ek akordioa sinatu dabe Txinako kulturea eta hizkuntzea zabaltzeko, eta mobikortasun programak bultzatzeko bere bai.
Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina hil da
2015-01-08 14:51 kulturbizJuan Garmendia Larrañaga etnografo eta ohorezko euskaltzaina 82 urtegaz hil da, Euskal Herriko etnografia aztertzen eta batzen lan handia egin ostean. Haren aldeko hileta eleizkizuna bihar, urtarrilaren 9an, egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako Santa Maria parrokia eleizan. Bitartean, haren gorpua Tolosako Funeraria Oria beilatokian egongo da, bihar goizeko 10:45ak arte.
'Begirada ausartak' lana aurkeztu dabe Aldartek eta EHGAMek
2014-12-18 13:26 kulturbizFrancoren berrogei urteko diktaduran eta haren osteko transizino sasoian bizi izandako hamahiru gay eta lesbianen lekukotzak batu ditue Aldarte sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazino zentroak eta EHGAM Euskal Herriko Gay-Lesbianen Askapen Mobimentuak Begirada ausartak lanean. Liburua debalde bajau daiteke, hemen.
'Euskera' agerkariaren zenbaki barriak kaleratu ditue
2014-12-15 14:31 kulturbizZenbaki bi argitaratu dira 2014an: batean 2013. urteko Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa batu dira, eta bestean, barriz, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak jaso dira. Holan, bada, liburuki bi honeek aurkeztu dira: Euskera 2013, 58-1 eta Euskera 2013, 58-2.
'Dastatu Gabonak' egitaraua atondu dau Bilboko Guggenheim museoak
2014-12-09 17:12 kulturbizAbenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitarten, ume eta familientzako egitarau berezia eskainiko dau Bilboko Guggenheim museoak, besteak beste, musikea, jantzea, antzerkia eta jolasak.
Euskal Irudigileen Topaketak Bilbon egingo dira abenduaren 13an
2014-12-09 13:49 kulturbizEuskal Irudigileen Alkarte Profesionalak beste urte batez Euskal Irudigileen Topaketak antolatu ditu, eta datorren abenduaren 13an izango dira, Bilboko Arte Liburu Azokearen barruan. Topaketen zazpigarren edizinoan, autoedizinoa eta crowdfundinga izango dira aztergai.
Bilboko Guggenheim museoa autonomoagoa izango da aurrerantzean
2014-12-04 10:27 kulturbizGuggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoaren Patronatua atzo batu zan, 1994ko abenduaren 21ean Solomon R. Guggenheim Foundation sinatutako kudeaketa hitzarmena barriztuteko asmoz. Hurrengo hogei urteetatako hitzarmena sinatu dabe. Abenduaren 9an berretsiko dabe akordioa, New Yorken.
Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak danen esku izango dira Donostiako Koldo Mitxelenan
2014-12-04 09:28 kulturbizDohaintza honetan, batetik, bi eskuizkribu dagoz eta, bestetik, Buenos Airesen editautako bi liburu: Pedro Mari Otañoren oroimenak (1894) eta Cátedra de Bascuence (1904) eskuizkribuak, eta Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak (1906) eta Poesías Vascas (1906) liburuak.
Euskal Herriko paisajea eta kulturea argazkitan jaso dau Alberto Murok
2014-12-03 11:38 kulturbizEuskal Herri osoko erretratuak batu Alberto Murok Euskal Herria. Historia. Paisaia. Kultura (Sua) liburuan, Hektor Ortega kazetariaren testuak lagun dituala. Euskal Herriko erreka, baso, mendi, itsaso, landara, uri, lantegiak, danetarikoak jaso ditue. Liburua lau hizkuntzatan kaleratu dabe, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Bilboko historiari buruzko 18. Sinposioak diktadurearen sasoia aztertuko dau
2014-12-02 13:00 kulturbizBilboko Udalak, Eusko Ikaskuntzagaz batera, antolatzen dauen Bilboko historiari buruzko Sinposioaren XVIII. edizinoa martitzenean eta eguaztenean egingo da, Bidebarrieta liburutegian. Aurten Francoren diktadurearen sasoia jorratuko dabe, 1937tik 1977ra bitarteko urteak. 40 urte iraun zituan diktadureak nabarmen aldatu eban bilbotarren bizimodua. Lehenengo saioa gaur bertan izango da, 18:00etatik aurrera.
Martxan da 'Alea' Arabako euskerazko astekari barria
2014-12-01 14:37 kulturbizGEU Gasteiz Euskalduna alkarteak, Goiena-k eta Berria-k alkarlanean sortutako proiektu komunikatiboa da Alea, Araban euskerazko lekuko hedabideen hutsuneari aurre egiteko sortua. Abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Eguenan 65.000 ale banatuko ditue Araba osoan.
Idazle, itzultzaile klasiko, eragile eta sustatzaileak, 'Bidegileak' bilduma barrietako protagonista
2014-11-28 10:26 kulturbizJon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartuari eskainitako liburuak aurkeztu barri ditu Eusko Jaurlaritzeak. Hain zuzen be, Bidegileak bildumako 65., 66. eta 67. aleak dira.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...