Idazle, itzultzaile klasiko, eragile eta sustatzaileak, 'Bidegileak' bilduma barrietako protagonista

Bizkaie! 2014-11-28 10:26   kulturbiz

Jon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartuari eskainitako liburuak aurkeztu barri ditu Eusko Jaurlaritzeak. Hain zuzen be, Bidegileak bildumako 65., 66. eta 67. aleak dira.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Bidegileak bildumako zuzendari Jerardo Elortzak eta plazaratutako hiru karpeta barrien egileek aurkeztu zituen lanak atzo, Donostian.

Bidegileak bildumearen bidez, euskalgintzan aitzindari izan diran personak eta taldeak ezagutzera emon nahi ditue. Bilduman azaltzen diran lagun batzuk ospetsuak dira; beste batzuk, barriz, ezezagunak dira gehienentzat, baina guztiek euskerearen alde lan itzela egin dabe.

Bidegile horreen pentsaerea, bizitzea eta lana modu ulergarrian eta atseginean kaleratzen ahalegindu dira. Hori lortzeko, besteak beste, eta argitalpenaren kalidadea ziurtatzeko, material grafiko ugari erabiltaz gan, testuen idazketa adituen esku itxi dabe. Hiru karpeta honeetan Jerardo Elortza izan da zuzendari eta koordinatzailea.

Liburuxka barrien 2.300 ale inprimatu ditue eta, papelean zabaltzeaz aparte, www.euskara.euskadi.net helbidean ipiniko dira konsultagai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu