Euskal Irudigileen Topaketak Bilbon egingo dira abenduaren 13an

Bizkaie! 2014-12-09 13:49   kulturbiz

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak beste urte batez Euskal Irudigileen Topaketak antolatu ditu, eta datorren abenduaren 13an izango dira, Bilboko Arte Liburu Azokearen barruan. Topaketen zazpigarren edizinoan, autoedizinoa eta crowdfundinga izango dira aztergai.

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak beste urte batez Euskal Irudigileen Topaketak antolatu ditu, eta datorren abenduaren 13an izango dira, Bilboko Arte Liburu Azokearen barruan. Topaketen zazpigarren edizinoan, autoedizinoa eta crowdfundinga izango dira aztergai.

Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, argitaratze proiektu baten kontzeptualizazinoa zein beste elementu praktikoago batzuk aztertuko dira, besteak beste, inpresinoa, aurrekontuak, banaketea, legezko alderdiak, maketazinoa eta diseinua. Konbidatuak Jorge González eta Elisabeth Pérez Fernández irudigileak izango dira.

Jorge Gonzálezek (Buenos Aires, 1970) bere lan profesionalari eutsi eta zabalkunderako hartzen dituan bideei buruz berba egingo dau: argitaletxeakaz izan dituan esperientziak, aukera artistikoak, lan egiteko moduak, kontratuak eta ordainsariak, proiektu personalen autogestinoa sare sozialak, crowdfundinga eta web orrialdeak erabiliz, edota bitartekarien desagerpena.

Elisabeth Pérez Fernándezek (Barakaldo, 1988) be bere lanaren ganean berba egingo dau, bai eta Bonito argitaletxe proiektuaren garapenagaz izandako esperientziaz be. Zailtasunak, lantaldearen sorrerea eta bere argitaletxe txikiaren pausuak merkatuan bidea zabaltzeko azalduko dau, hau da, autoedizino proiektu izatetik beste egile eta beste hizkuntzetan argitaratzen dauen argitaletxe izatearen bideko gorabeherak.

Kontuak kontu, Euskal Irudigileen VII. Topaketak abenduaren 13an izango dira, Bilboko Naxako geltoki zaharrean (Arenaleko zubian), goizeko 11:30etik arratsaldeko 14:00etara; sarrerea dobakoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu