Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak danen esku izango dira Donostiako Koldo Mitxelenan

Bizkaie! 2014-12-04 09:28   kulturbiz

Dohaintza honetan, batetik, bi eskuizkribu dagoz eta, bestetik, Buenos Airesen editautako bi liburu: Pedro Mari Otañoren oroimenak (1894) eta Cátedra de Bascuence (1904) eskuizkribuak, eta Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak (1906) eta Poesías Vascas (1906) liburuak.

Pedro Mari Otaño bertsolariaren Argentinako eskuizkribuen dohaintzearen hitzarmena sinatu eben atzo, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Zizurkilgo Hernandorena Kultur alkarteak Pedro Mari Otaño bertsolari eta idazlearen zenbait lan jaso zituan, haren oinordeko zan Susana Ardanaz Otañok hil ondoren emondakoak, eta alkarteak, jasotako lanen balioaz jaubetuta, eta babestu eta zabaltzeko helburuagaz, Gipuzkoako Foru Aldundiari dohaintzan eskaintzea erabagi eban.

Akordio horren hitzarmena Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol foru diputaduak eta Julian Arrastoa Hernandorena kultur alkarteko lehendakariak sinatu dabe.

Dohaintza honetan, batetik, bi eskuizkribu dagoz eta, bestetik, Buenos Airesen editautako bi liburu: Pedro Mari Otañoren oroimenak (1894) eta Cátedra de Bascuence (1904) eskuizkribuak, eta Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak (1906) eta Poesías Vascas (1906) liburuak.

Hitzarmenagaz, funtsaren zainketea, erabilerea eta zabalkundea bermatu nahi dira. Koldo Mitxelena Kulturuneak euskal letra eta ahotsaren bilgune izan nahi dau eta dohaintza honegaz Pedro Mari Otaño bertsolari eta idazlearen bizitza modu sakonagoan ezagutzeko aukerea emoten dau.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu