Euskal Herriko paisajea eta kulturea argazkitan jaso dau Alberto Murok

Bizkaie! 2014-12-03 11:38   kulturbiz

Euskal Herri osoko erretratuak batu Alberto Murok Euskal Herria. Historia. Paisaia. Kultura (Sua) liburuan, Hektor Ortega kazetariaren testuak lagun dituala. Euskal Herriko erreka, baso, mendi, itsaso, landara, uri, lantegiak, danetarikoak jaso ditue. Liburua lau hizkuntzatan kaleratu dabe, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Euskal Herri osoko erretratuak batu Alberto Murok Euskal Herria (Sua) liburuan, Hektor Ortega kazetariaren testuak lagun dituala. Euskal Herriko erreka, baso, mendi, itsaso, landara, uri, lantegiak, danetarikoak jaso ditue. Liburua lau hizkuntzatan kaleratu dabe, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Hamar urtean Euskal Herria eta Nora aldizkarietarako beharrean ibili izan da Muro, Euskal Herriko makina bat lekutan izan da argazkiak egiten. Irudi horreen aukeraketea da Euskal Herria liburuan argitaratu dauena.

Naturearen altxorrek osotzen dabe liburuaren lehenengo zatia, eta bigarrena, ostera, herri honetako seme-alaben jardueren emoitzek, berbarako, historia, euskerea, artea, kirola, musikea, antzerkia, literaturea eta gastronomiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu