BAD jaialdia Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe

Bizkaie! 2006-09-25 02:00   kulturbiz

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietarako aukeratu dabe. Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izenaz ezagutzen dan jaialdia Programazinorik Barritzaileena eta Publikoa Sortzeko Ekintzarik Eraginkorrena sarietarako izentau dabe.

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika bekearen bigarren deialdia egin dabe

Bizkaie! 2006-09-19 02:00   kulturbiz

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak II. Tene Mujika bekearen deialdia egin dabe, Euskal Herriko oraintsuko historiaren ezagutzea zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau.

Hamaika ikusteko eta entzuteko jaio gara

Saioa Torre Gereketa 2006-09-19 02:00   kulturbiz

Euskal prentsa, telekomunikazinoak, liburuak, diskoak, telebista-produkzino etxeak eta, oro har, euskal eragileak ordezkatzen dituen enpresek bat egin dabe Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea sortzeko eta, behingoz baino ez bada be, helburua bat bakarra da: euskerazko telebistea sortzea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gabriel Aresti XXIV. Ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   kulturbiz

Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitarabako eta gehienez 15 orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Epea 2006ko urriaren 31an amaituko da.

Badator Elorrioko Musikaire, musikea, jantzea, magia eta antzerkia buztartuta

Bizkaie! 2006-06-14 02:00   kulturbiz

Bertoko zein kanpoko jantza, musika, magia eta antzerki taldeak izango dira Elorrion bagilaren 17tik garagarrilaren 28ra bitartean eta, danetara, 15 ekitaldi aurreikusi ditue, Elorriok 650 urte beteten dituala eta preparautako programazino bereziaren barruan.