'Joxe Zapirainen bertso-malkoak' XII. Santiago Onaindia bekearen lan irabazlea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-05-14 13:19   kulturbiz

XII. Santiago Onaindia bekea irabazi eban lana, Pio Perez Aldasoro irakasle eta ikertzaileak idatzitako Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez, aurkeztu barri dabe Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoak, Labayru Ikastegiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

XII. Santiago Onaindia bekea irabazi eban lana, Pio Perez Aldasoro irakasle eta ikertzaileak idatzitako Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez, aurkeztu barri dabe Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoak, Labayru Ikastegiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Euskal literaturearen arloko ikerketa lanak sustatzea dau helburu Santiago Onaindia bekeak. Urte birik behin deitzen da. Labayru Ikastegiak argitaratzen ditu lanak, Aita Santi Onaindia Beka bildumearen barruan.

Joxe Zapirainen bertsoak topau izanak eragin eutson harridurea azaltzen dau Pio Perezek. Izan be, bertsolaria kantari hasi zan, negarrari emon beharrean, seme bi fusilau eutsiezala jakin ebanean, bertsoen bidez sentimendurik sakonenak eta mingarrienak adierazo zituan. Oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginaren emoitzea da liburua. Gerren alde teknikoen eta historikoen deskribapenaz harago joanda, burrukaldiek gizakiakan sortzen daben sufrimenduaren inguruko hausnarketea egin dau Perezek.

Pio Perez Aldasoro (Pasai Donibane, 1963) Gizarte Antropologian doktorea eta EHUko irakaslea da Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadean. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertaldeko partaidea da. Azkenengo urteetan, memoriaren antropologia ikertzen dabil. Besteak beste, biografiak, lekukotzak, traumak eta gogoratzeko edo ahazteko moduak landu ditu, batez be 1936ko gerrea ardatz hartuta.


Santiago Onaindia bekearen edizino barria abian

Bekearen deialdi barria egin dau Zornotzako Udalak, 13. edizinoa hain zuzen be. Santiago Onaindia bekearen irabazleak 9.000 euro jasoko ditu. Beharra amaitzeko epea urtebetekoa da. Parte hartu gura dauenak Ametx erakunde autonomoko erregistroan (Zelaieta zentroa, Zelaieta parkea z/g, 48340 Amorebieta-Etxano) aurkeztu behar dau proiektua, garagarrilaren 15a baino lehen.

Deialdiaren ganeko Informazino gehiago behar izan ezkero, hemen.

Santi Onaindia Amoroton jaio zan 1909an. Hamabi urte zituala, Karmeldarrek Zornotzako Larrea auzoan daukien komentuan sartu zan, eta berrogeita hamar urte baino gehiago emon zituan bertan, lan eta lan, neke barik.

Gerra Zibilaren aurretik ekin eutson olerkiak idazteari. Francoren garaiko kartzelak ezagutu zituan, eta erbesteratu egin eben. Sasoi haretakoa da Milla euskal olerki eder (1954) poesia antologia. Karmel, Olerti eta Aurrera aldizkarien sortzaile eta sustatzailea izan zan. Lirika-lehiaketen bidez olerkari barriak bultzatu zituan. Klasikoen itzulpen lanak be egin zituan, besteak beste, Goethe, Dante eta Virgilioren lanak.

Euskaltzaindiko ohorezko kidea izan zan, eta Euskal Letren saria jaso eban, 1990ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Iñaki 2013-05-15 03:31 Erantzuna | #1

Ba portadan bertan badago huts bat: letra larriz idaztean, *eguzki(-)lore lako berba-alkarteetan ez da marratxurik idatzi behar. Ez dakit nor izan dan editorea, baina ederto hasi da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu