Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso izentau dau gaur Euskaltzaindiak
2013-07-19 13:59 kulturbizJabier Kaltzakorta da euskaltzain oso barria. Gaur, garagarrilak 19, Bilbon egin dan osoko batzarrean, Jose Luis Lizundia euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin dau Euskaltzaindiak. Kaltzakortak, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu dau.
Jabier Kaltzakorta da euskaltzain oso barria. Gaur, garagarrilak 19, Bilbon egin dan osoko batzarrean, Jose Luis Lizundia euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin dau Euskaltzaindiak. Kaltzakortak, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu dau.
Joan dan bagilaren 28an, Euskaltzaindiak Gasteizen egin eban osoko bilkuran amaitu zan hutsunea beteteko hautagaiak aurkezteko epea. Hautagaiak hiru euskaltzainek aurkeztu behar ditue, gitxienez.
Bi hautagai aurkeztu zituen euskaltzainek: Itziar Laka (Pello Salaburu, Miren Azkarate, Patxi Goenaga eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatua) eta Jabier Kaltzakorta (Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Patxi Uribarren eta Andres Urrutia euskaltzainek aurkeztua).
Jabier Kaltzakorta
Jabier Kaltzakorta Elortza Markinan jaio zan, 1961ean. Deustuko Unibersidadean egin zituan Filosofia eta Letra ikasketak. Euskal Filologian lizentziau zan, 1984an. Euskal baladen corpuserako edizio kritikoa izeneko tesia amaitzear dauka.
1994tik Deustuko Unibersidadeko irakaslea da, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultadean, Euskal Filologia graduan, ondoko gaiotan: Ahozko literaturea, Euskal Literaturea XVI-XIX mendeak, Euskal hizkuntzea eta hizkuntza modernoak.
Urteak daroaz euskal herri-literaturearen adar edo genero desbardinak ikertzen, batez be ahozkotasunari jagokozanak: errefrauak, ipuinak, baladak, bertsoak... Oro har, herri literaturan eta paremiologian aditua da. Lexikografia be jorratu dau zenbait artikulutan.
2009tik, Auspoa taldeko kidea da, Joxemari Iriondo eta Pello Esnalegaz batera. Labayru Ikastegiko ikertzaile, Etniker Euskalerria taldeetako eta Mendebalde Kultura Alkarteko kide, alkarteko sortzaileetarikoa bat da. Derioko Udako Euskal Ikastaroetako irakasle be izan zan.
Euskaltzain urgazlea da, 1996an izentaua. 1996tik, Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeko kide. Azkue Literatur Sarien epaimahaikoa da, aspalditik.
Aldizkari askotan idazten dau, euskal hizkuntza eta literaturearen gainean. Besteak beste, Idatz & Mintz, Euskera, Karmel, Enseiucarrean, Litterae Vasconicae, Etniker Bizkaia edo Anuario de Eusko Folklore.
Jabier Kaltzakortaren lan batzuk:
- Bizenta Mogel eta Elgezabal (1782-1854). Bidegileak bildumea.
- Alfontso Irigoien (1929-1996). Bidegileak bildumea.
- Errose Bustintza (1899-1953). Bidegileak bildumea.
- Lamia, sorgin eta tartaroen erresuma ezkutua.
- Dantza-kopla zaharrak.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Zorionak, Kaltza! Ondo mereziduta daukazu.