BLV-Artek zabalik dauka Bilbo Zaharreko sorkuntza espazioetara bisita gidatuak egiteko izen-emote epea

Bizkaie! 2015-09-14 17:53   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren BLV-Art programeak Bilbo Zaharreko arte eta sorkuntza espazioetara egiten diran bisita gidatuetan izena emoteko epea edegi dau astelehen honetan, irailaren 14an. Zehatz esateko, BLV'arty Walks - BZ'arte Zirkuituak izeneko bisitak irailaren 25ean eta 26an eta urriaren 2an egingo dira.

Santurtziko beirateak ezagutzeko bisitaldia egingo dabe urriaren 3an

Bizkaie! 2015-09-14 12:02   kulturbiz

Herriko beiraterik esanguratsuenak eta sinbolikoenak erakutsi eta hareen historiaren barri emoteko antolatu dabe bisitaldi gidatua, Santurtziko Udalak azaldu dauenez. San Jorge eleizako, udaletxeko eta San Juan de Dios ospitaleko eraikinetatik egingo dabe osterea. Santurtziko kulturea eta tradizinoak zabaltzeko egiten diran jardueren egitarauan sartu dabe ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Schommer, erretratuaren maisua hil da

Bizkaie! 2015-09-11 10:18   kulturbiz

1928an Gasteizen jaiotako Alberto Schommer argazkilaria Donostian hil zan bart, 87 urte zituala, minbiziak jota. Schommer datorren zapatuan erraustuko dabe, Donostiako Recalde tanatorioan. Donostiako Vascongada hileta-zerbitzuetako etxeak zehaztu dauenez, familiak ez dau hiletarik edo ekitaldi zibilik antolatuko, eta, era berean, hil-kaperarik ez jartea erabagi dabe. Beilatokia Shommerrek Donostian dauen etxean dago.

Donostia 2016k karta zuria emon deutse Esther Ferrerri, Anjel Lertxundiri eta Jone San Martini

Bizkaie! 2015-09-04 12:51   kulturbiz

Donostia 2016ren Karta zuriak proiektuak erabateko askatasuna emon deutse uriari lotutako hiru sortzaileri proposamen kultural bana egin deien, honako gaiak ardatz hartuta: alkartrukea, alkarrizketea ezagutza tresna legez eta enpatiaren garapena.

Expodistritoko erakusketa ibiltariak martxan dira Bilbon

Bizkaie! 2015-09-02 13:33   kulturbiz

Eguaztenean jentearentzat zabalduko diran erakusketen artean, azpimarratzekoa da Aitor Gómez Arribillagaren, Asier Olabarrietaren eta Unai Villenaren Hiri asko bere baitan lankidetza proiektua. Argazki lan hori hiru ardatzetan oinarritzen da: euskerea, musikea eta argazkia, eta emoitzea, Bilboko zortzi barrutietako bakotxean oinarritutako zortzi artelan dira.

Donostiako Tabakalerak ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2015-09-02 11:32   kulturbiz

Lehenengo, Tabakalera proiektu kultural beraren parte diran zenbait espazio edegiko dira eta udagoienean zehar, eraikinean alkar biziko diran ganerako proiektu eta ekimenak tokia hartzen joango dira: Donostiako Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazinoa izango dira ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak.

'Somera Laguna' saria jasoko dau gaur Doctor Deseo taldeak

Bizkaie! 2015-08-24 12:56   kulturbiz

Gaur, astelehena, abuztuaren 24ean eguerdiko ordu batean, Gora Somera alkarteak Doctor Deseo taldeari 'Somera Laguna' saria emongo deutso. Garaikur honen bitartez, Goienkaleko auzotar, merkatari eta dendarien alkarteak, musika talde bilbotarraren ibilbidea saritu nahi izan dau. Alkarteak musikarien hurrekotasuna eta kaleagazko izan daben zaletasuna goraipatu ditu.

Lau ikasle eta artista hasibarri bi aukeratu ditue New Yorkeko Guggenheim Museoan praktikak egiteko

Bizkaie! 2015-08-10 13:16   kulturbiz

Bilboko eta New Yorkeko museoen arteko hartuemona indartzeko igaz sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da ekimen hori. Holan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bidez, Estadu Batuetan egonaldia egingo dabe sei gaztek. Euretako lau ikasleak dira eta bete bi artistak, baina euren ibilbidea oraintsu hasitakoak.

Foruko aztarna erromatarrak, Arrolako oppiduma eta Ereñozarreko gaztelua ezagutzeko bisita gidatuak abiau ditue abuztuan

Bizkaie! 2015-08-06 10:20   kulturbiz

Busturialdeko antxinako biztanleen bizimodua ezagutzeko hiru gune arkeologiko garrantzitsu dira Forua, Arrola eta Ereñozar. Bizkaiko Foru Aldundiak, horreek hiru guneak ikusi ahal izateko bisitaldi gidatuak antolatu ditu uda sasoian, zehazki abuztuan. Aurretiaz erreserbea egin behar da, leku mugatuak dagozalako. Udako sasoitik kanpo, ez dago horreek hiru eremuak bisitetako aukerarik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hondar artean' egonaldi artistikoetako parte-hartzaileak Mendebaldeko Saharara joango dira

z 2015-08-04 18:03   kulturbiz

Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuaren proiektuak martxan ipini dau 'Hondar artean' izeneko egonaldi artistikoen programea. Mendebaldeko Saharan egingo dan erresidentzia artistiko bategaz ekingo jako egitasmoari. Bertan parte hartuko daben artista biak nortzuk izango diran erabagita dago dagoeneko, Ibon Salvador eta Karlos Martinez hain zuzen. Proiektu artistiko bana garatuko dabe biek Saharan, hango artista batzukaz alkarlanean.

Erromesentzako aterpea zabaldu dabe abuzturako Gernikan, Allende Salazar ikastetxean

Bizkaie! 2015-08-04 12:38   kulturbiz

Abuztuan egongo da martxan Done Jakue Bidea egiten daben ibiltarientzako aterpea. Horretarako, Allende Salazar ikastetxeko gimnasioa atondu dau Gernika-Lumoko Udalak, Bideko Lagunen Alkartearen ekimenez. 35 lagunentzako lekua dauka azpiegitura barriak. Kontuan izan behar da, igaz 3.900 erromes pasau zirala uritik, Compostelara doan Kostako Bideko geralekua da eta.

Gernikako Santa Maria eleizako triforioa ezagutzeko bisitaldiak antolatu ditue abuztuan

Bizkaie! 2015-08-03 11:02   kulturbiz

Bisitari zein herritarrek Gernikako historia ezagutzeko beste modu bat eukiko dabe aukeran abuztuan, Santa Mariako triforioa bisitetako ekimenari esker. Gernika eta inguruko historia modu sensorialean ezagutu ahal izango da, Udalak azaldu dauenez. Jarduerea dobakoa da.

Zeanurin, San Justoko karobia barriro biztuko dabe, abuztuaren 1ean

Bizkaie! 2015-07-27 11:44   kulturbiz

Juan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean isiotuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 1ean, zapatuan, goizeko 11:00etan. Domeka eguerdirantz, kare bizia ataraten hasiko da labe-ahoa. Orain dala hogei urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik hona, hutsik egin barik, urtero, abuztuaren lehenengo  asteburuan martxan ipinten dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txileko Euskal Astea ospatuko da, martitzenetik aurrera

Bizkaie! 2015-07-23 14:53   kulturbiz

Boiseko Jaialdia ez da euskal diasporeak eukiko dauen hitzordu bakarra datozan asteotan. Izan be, Colectividad Vasca alkarteak antolatuta, Santiago uriburuan Txileko Euskal Astea ospatuko dabe. Martitzenean, garagarrilak 28, hasita eta abuztuaren 2ra arteko egitaraua preparau dabe.Abesbatzak, filmen proiekzinoa, pelota txapelketea, berbadiak eta abar egongo dira.

Mikel Belascoain artisteak 'Ceremonia' performancea egingo dau irailaren 20an Bilborocken

Bizkaie! 2015-07-22 14:41   kulturbiz

Musikeak, interpretazinoak eta pintureak bat egiten dabe obra bakar baten, 'Ceremonia' performancearen bidez. Mikel Belascoainek irailaren 20an egingo dau ekintza artistiko hori, Bilboko Bilborock aretoan, 19:00etan hasita. Bilborockeko arduradunek azaldu dabenez, Cristina Martinez Lana abeslariak lagunduko deutso Belascoaini performance horretan.

 

'Balenciagaren itsasoa', udarako ekintza turistiko-kultural barria

Bizkaie! 2015-07-17 12:42   kulturbiz

Cristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural barria antolatu dau. Bisitariak itsasoz joango dira Donostiatik Getariara, euskal kostalde ikusgarriaz gozetako aukerea emongo dauen itsasaldian. Ondoren, Getariako alde zaharrean ibili eta bertako produktuak probau ondoren, museoko erakusketak bisitauko ditue. Ekimena garagarrilaren 19tik aurrera egongo da martxan, garagarrileko eta abuztuko domekatan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aranzadik bolondresak eskatu ditu Lekeitioko Garraitz islan egingo dan auzolanerako

Bizkaie! 2015-07-15 15:01   kulturbiz

Aranzadi Zientzia Alkarteak auzolana egingo dau zapatu honetan, garagarrilaren 18an, Lekeitioko Garraitz islako landaretzeak ezkutatzen dituan eraikinak garbitzeko, eta deialdia egin dau nahi daben guztiek hurreratu eta garbiketa horreetan lagundu deien. Hitzordua 10:00etan izango da, Malekoian, eta, itsasaldiak dirala-eta, 16:00etan amaituko da auzolana.

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako bekak eskainiko ditu

Bizkaie! 2015-07-14 16:31   kulturbiz

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako beken deialdia iragarri dau, BilbaoArten urriaren 15ean eta 16an eskainiko dan Collage as a medium, a design tool and a way of life (Collagea baliabide, diseinu tresna eta bizimodu legez) mintegi teoriko eta praktikoan parte hartzeko, Ellen Weinstein New Yorkeko ilustratzaileagaz

eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira heldu da

Bizkaie! 2015-07-08 15:21   kulturbiz

eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala, irakurle zaletuentzako albiste bikainakaz heldu da uda partera. Garagarrilean (data desbardinetan), Bilbok, Donostiak eta Santurtzik eLiburutegia zerbitzua eskainiko deutsee Liburutegi Publikoen erabiltzaileei. Orain artean, zerbitzu hori eskaini ezin eben bakarrak ziran hiru udalerri horreek.

Joseph Camino Hasquet ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2015-07-06 16:28   kulturbiz

Joan dan zapatuan, garagarrilaren 4an, hil zan Joseph Camino ohorezko euskaltzaina, 88 urte zituala. Abadea eta idazlea, Pan Pin aldizkaria sortu eban. Haren aldeko hileta eleizkizuna datorren eguaztenea, hilaren 8an, izango da, arratsaldeko 15:00tan, Kanboko (Lapurdi) eleizan.