eLiburutegia Bilbo, Donostia eta Santurtzira heldu da
2015-07-08 15:21 kulturbizeLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala, irakurle zaletuentzako albiste bikainakaz heldu da uda partera. Garagarrilean (data desbardinetan), Bilbok, Donostiak eta Santurtzik eLiburutegia zerbitzua eskainiko deutsee Liburutegi Publikoen erabiltzaileei. Orain artean, zerbitzu hori eskaini ezin eben bakarrak ziran hiru udalerri horreek.
eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala, irakurle zaletuentzako albiste bikainakaz heldu da uda partera. Garagarrilean (data desbardinetan), Bilbok, Donostiak eta Santurtzik eLiburutegia zerbitzua eskainiko deutsee Liburutegi Publikoen erabiltzaileei. Orain artean, zerbitzu hori eskaini ezin eben bakarrak ziran hiru udalerri horreek. Orain, gitxi barru Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartzea hitzartu ondoren, hiru udalerriotako liburutegi publikoetako bazkideek be izango dabe eLiburutegia zerbitzuari –liburu digitalak online mailegatzeko zerbitzuari– etekina ateratzeko aukerea. Hiru udalerrion artean, ia 330.000 liburutegi-erabiltzaile batzen ditue: 184.000 bazkide Bilbon, 120.000 Donostian, eta 25.000 Santurtzin.
Barrikuntza gehiago
Udeari begira aurkeztutako barrikuntzen artean, aitatzekoa da aldi bereko maileguen kopurua handitu izana. Izan be, liburu digitalak mailegatzeko plataformak aldi berean hiru liburu mailegatzeko aukerea emoten deutsee erabiltzaileei. 2014ko zemendiaren amaiera aldera abiarazo zanetik orain arte, katalogoko bi liburu mailegatu eikean irakurle bakotxak aldi berean. Uda hasiereagaz bat etorriz handitu da aldi bereko mailegu kopurua, hainbat personarentzat oporraldia, atsedenaldia eta lasaialdiaren sinonimoa dalako uda-sasoia.
12.351 mailegu 5.500 personari 7 hilebetetan
Euskadiko Liburutegi Digitala 2014eko zemendiaren 26an abiarazo zanetik zazpi hilebete igaro dirala, 12.351 liburu digital mailegatu ditu guztira liburutegiak (bagilaren 30era arte) bere bazkideen artean. Datuek erakusten dabe berebiziko harrerea izan dauela ekimenak irakurleen artean. Denpora-tarte horretan, 5.423 personak behera kargau dabe liburu bat gitxienez.
Gaur egun, 97 argitaletxeko 7.000 izenburutik gora eskaintzen ditu liburutegi digitalaren katalogoak (hau da, 28.000 lizentziatik gora, lau lizentzia izenburuko batez bestez): 6.400etik gora gazteleraz eta 500etik gora euskeraz.
Nabarmentzekoa da Euskadiko argitaletxeen % 60k ez dauela, gaur egun, bere katalogo osoa formatu digitalean eskaintzen (ePub). Eusko Jaurlaritzeak ePub formatu digitalean eskura daitekeen argitaletxeen produkzino guztia hartu dau, bai gazteleraz bai euskeraz. Gitxi gorabehera, 1.300 izenburu dira: 757 ebook gaztelaniaz eta 500 euskaraz.
Eskaintza handiagoa
Titulu barriak sartzen diranez, astez aste hazten da katalogo digitaleko eskaintzea. Datozen hileotan katalogoa zabaltzea da eLiburutegiaren asmoa, 10.000 izenburu hartzeraino, eta 2016an 15.000 izenbururaino heltzea. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 350.000 euro bideratu deutsoz proiektuari aurten.
Sortu zanetik igarotako zazpi hilebeteetan, honako liburu honeek mailegatu dira gehien:
- Adulterio, Paulo Coelhorena 46tan mailegatua.
- Legado en los huesos; Dolores Redondorena 43tan mailegatua.
- El guardián invisible, Dolores Redondorena 42tan mailegatua.
- Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Aranarena 42tan mailegatua.
- Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Aranarena 40tan mailegatua.
- El amor se me hace bola, Bárbara Alpuenterena 40tan mailegatua.
- A la sombra del templo, Toti Martínez de Lezearena 39tan mailegatua.
- Amaren eskuak, Karmele Jaiorena 39tan mailegatua.
- La mirada de los ángeles, Camilla Läckbergena 38tan mailegatua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!