Gernikako Santa Maria eleizako triforioa ezagutzeko bisitaldiak antolatu ditue abuztuan
2015-08-03 11:02 kulturbizBisitari zein herritarrek Gernikako historia ezagutzeko beste modu bat eukiko dabe aukeran abuztuan, Santa Mariako triforioa bisitetako ekimenari esker. Gernika eta inguruko historia modu sensorialean ezagutu ahal izango da, Udalak azaldu dauenez. Jarduerea dobakoa da.
Bisitari zein herritarrek Gernikako historia ezagutzeko beste modu bat eukiko dabe aukeran abuztuan, Santa Mariako triforioa bisitetako ekimenari esker. Gernika eta inguruko historia modu sensorialean ezagutu ahal izango da, Udalak azaldu dauenez. Jarduerea dobakoa da.
Esperientzia sensoriala, zentzumenetan oinarritutako jarduerea da. Hau da, bisitaldiko kontakizuna egiteko, parte-hartzaileen ikusmena, entzumena, sensazinoak eta abar erabiliko ditue. Santa Maria eleizako triforioa modu horretan ezagutu ahal izango dabe bisitari zein herritarrek abuztuan.
Triforioa, eleizetako nabe nagusiaren ganean egoten dan eremua da, alboko nabeetara doazan arkuen ganean. Abuztuko bisitaldi gidatuetan parte hartzen dabenek, esperientzia sensorial baten bidez, Santa Maria eleiza gotikoko triforioa ezagutu ahal izango dabe. Gernikak mendeetan euki dauen garapena eta inguruko lurrakaz, bereziki Lumogaz, euki dituan gatazkak azalduko deutsez.
Abuztuaren 3tik 24ra arte egongo dira bisitaldiak martxan. Astelehenetik zapatura, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango dira bisitaldiak. Doban dira, baina turismo bulegoan izena emon behar da. Era berean, triforiora igon barik, bisitaldi gidatu arruntak egiteko aukerea be eskeintzen dabe Gernikako Santa Maria eleizan, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!