Lau ikasle eta artista hasibarri bi aukeratu ditue New Yorkeko Guggenheim Museoan praktikak egiteko
2015-08-10 13:16 kulturbizBilboko eta New Yorkeko museoen arteko hartuemona indartzeko igaz sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da ekimen hori. Holan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bidez, Estadu Batuetan egonaldia egingo dabe sei gaztek. Euretako lau ikasleak dira eta bete bi artistak, baina euren ibilbidea oraintsu hasitakoak.
Bilboko eta New Yorkeko museoen arteko hartuemona indartzeko igaz sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da ekimen hori. Holan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bidez, Estadu Batuetan egonaldia egingo dabe sei gaztek. Euretako lau ikasleak dira eta bete bi artistak, baina euren ibilbidea oraintsu hasitakoak.
Bilboko Guggenheimek azaldu dauenez aukeratze-prozesura 77 ikasle aurkeztu dira, Euskal Autonomia Erkidegokoak. Tartean egon dira graduko azkanengo urteko ikasleak, ikasle graduau barriak eta graduondoko ikasleak. Euretako lau aukeratu ditue eta New Yorkeko Solomon R. Fundazinoaren museoan hiru hileko egonaldia egingo dabe. Irailetik abendura bitartean egongo dira Estadu Batuetan eta museoaren hainbat proiektutan parte hartzeko aukerea eukiko dabe.
Bestetik, artistentzako egonaldi-beken deialdira 12 pertsona aurkeztu dira. Alain Urrutia eta Claudia Tobar aueratu ditue New Yorken egonaldia egiteko. Lau asteko egonaldia izango da, euren gaitasun profesionalak hobetzeko eta New Yorkeko giro artistikoa hurretik ezagutzeko helburuagaz. Artista, komisario eta erakundeakaz harremana egiteko modua izango dabe. Urrian joango dira hara Urrutia eta Tobar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!