Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako bekak eskainiko ditu

Bizkaie! 2015-07-14 16:31   kulturbiz

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako beken deialdia iragarri dau, BilbaoArten urriaren 15ean eta 16an eskainiko dan Collage as a medium, a design tool and a way of life (Collagea baliabide, diseinu tresna eta bizimodu legez) mintegi teoriko eta praktikoan parte hartzeko, Ellen Weinstein New Yorkeko ilustratzaileagaz

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak zortzi irudigilerentzako beken deialdia iragarri dau, BilbaoArten urriaren 15ean eta 16an eskainiko dan Collage as a medium, a design tool and a way of life (Collagea baliabide, diseinu tresna eta bizimodu legez) mintegi teoriko eta praktikoan parte hartzeko, Ellen Weinstein New Yorkeko ilustratzaileagaz, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Deialdi honetan estadu espainiarreko irudigile guztiek parte hartu leikie, edaden mugarik barik. Oraingoan, gainera, ingelesa jakitea beharrezkoa izango da, mintegia hizkuntza honetan izango baita. Ekimenaren helburua zortzi irudigilek collage teknikak ikastea, collagea gogoetarako eta esketxetarako tresna legez erabiltea, ilustrazinoa eta estiloa lantzea, emozinoak adierazoteko ideaak garatzea, diseinuan eta ilustrazinoan metaforak erabiltea, eta komunikazino eraginkorra lortzeko teknikak ikastea izango da, besteak beste.

Izena emoteko epea irailaren 18a arte zabalik egongo da, eta parte hartu nahi dabenek bere obra personalaren erakusgarri diran hiru irudi aurkeztu beharko ditue. Esan bezela, aurkeztutako personetatik zortzi irudigile Ellen Weinstenegaz alkarlanean ibiliko dira collage, diseinu eta margoketa teknikak eta gaitasunak garatzeko.

Weinsten, irudigilea eta irakaslea izateaz gan, 2014ko garagarrilaren 9tik Portland urian (AEB) egin zan ICON8: The Illustration Conference ekitaldiko presidente izan zan. Era berean, Ilustratzaileen Nazinoarteko Alkartearen zuzendaritza batzordeko kidea da eta alkartearen museoaren batzordeko presidentea be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu