Donostiako Tabakalerak ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2015-09-02 11:32   kulturbiz

Lehenengo, Tabakalera proiektu kultural beraren parte diran zenbait espazio edegiko dira eta udagoienean zehar, eraikinean alkar biziko diran ganerako proiektu eta ekimenak tokia hartzen joango dira: Donostiako Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazinoa izango dira ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak.

Donostiako tabako fabrikea izandakoak ateak zabalduko ditu barriro datorren irailaren 11n, Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentro bilakatuta. 37.000 metro koadroko azalerea dauen eraikinak Tabakalera kultur proiektuaz gan, beste zenbait erakunde eta ekimen pribatu be hartuko ditu, guztien artean ekosistema kultura osotuz. Ekosistema bat harreman-espazio bat da eta personentzako toki bizi baten orekeari eustea bilatzen dau.

Kasu honetan bere helburua komunidade sortzailea indartzea eta eragile eta herritarren artean alkarlanerako eta harremanetarako aukera guneak sortzea izango da. Modu honetan, Tabakaleran garatuko diran proiektuen mapa orekatua  zehaztu dabe, alkarren osogarri izango diranak eta, danon artean lurraldearentzat anbizino handiko eta askotariko kultur praktikak eskaintzeko.

Eraikinaren edegierea modu mailakatuan egingo da. Lehenengo, Tabakalera proiektu kultural beraren parte diran zenbait espazio edegiko dira eta udagoienean zehar, eraikinean alkar biziko diran ganerako proiektu eta ekimenak tokia hartzen joango dira: Donostiako Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazinoa izango dira ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak.

Alkarbizitza honek erakundeen arteko Alkarlana eta aberastasuna ekarriko ditu. Donostia Zinemaldiak bere bulegoak eta bere jarduerEaren zati bat Tabakalerara ekarriko ditu. Tabakalerako pantailan Zinemaldiko sail finko bat proponiduko dau (irailaren 18 eta 26a artean) eta proiektu batzuetan alkarlana indartuko dau, adibidez, Zinema Ikasleen Nazinoarteko Topaketea (EIECINE, irailaren 22tik 25era gauzatuko dana Zinemaldiaren testuinguruan). Bestalde, Tabakalerak eta Donostia Zinemaldiak, DSS2016gaz batera, Ikusmira Berriak programearen egonaldiak jarri ditue martxan, irailaren amaieran hasiko diranak.

Irailaren erdialdera, Euskadiko Filmategiak egoitza barria izango dau Tabakaleran. Bertan, filmak edo ikusentzunezko lanak ikertzen, berreskuratzen, artxibetan, mantentzen, zaharbarritzen eta erakustaldiak egiten jarraituko dau. Kokapen barriari esker, Filmategiak Tabakalerako zinema programazinorako pantaila finko bat eukiko dau. Filmategiaren eta Zinemaldiaren ondoan, ikus-entzunezkoen eskaintzea osotuko dau Tabakalerak.

Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzearen menpeko erakunde publiko bat da. Bere helburua euskerea eta euskal kulturea mundu osoan zabaltzea da, eta horretarako, arte-diziplina guztiak (literatura, antzerkia, jantzea, zinemea, musikea, arte plastikoak, ikus-entzunezko arteak...) sustatzeko jarduerak eta programak bultzatzen ditu, nazinoarteko erakunde eta alkarteakaz alkarlanean. Tabakaleraren barruan egonda, euskal sorkuntzea zabalduko dau, joan-etorriko bidaia batean.

Kutxa Fundazinoak urrian Kutxa kultur espazioa inaugurauko dau, Gizarte ekintzaren kultura egoitza barria. Espazio honetan, egonaldien eta Kluba aretoaren bidez, musikearen eta modearen arloko kultur eragile barriei ikusgarritasuna emongo deutse, kultur proiektuan presentzia handirik ez daben diszinplinei lekua eskainiz. Kutxaren programa propioak gauzatzeko (Kutxa ikasgelak eta Class esaterako) eta goi mailako erakusketa proposamenak jasoteko lekua be izango da, 900m2 dituan erakusketa areto barrian.

Azkenik, urte amaieran, Zineuskadiren bulegoak eraikin barrira lekualdatuko dira. Zineuskadi kultura ohiturak sustatuz, ikusentzuteko euskal sektorearen promozinorako plataforma publikoa da. Bertatik egitasmo honeek bultzatzen dira: Zinema euskaraz, Europa Creativa Desk Mediaren bulegoaren kudeaketea eta diru-laguntzinoak bai aretoei eta baita publizidade eta zinemaren promozinorako laguntzak be.

2016 urte erabagiorra izango da Tabakalerarentzat, orduan izango baitira eraikina eta proiektua euren osotasunean lanean. Uriarentzat be urte berezia izango da oso, Donostiak bere kultur uriburtzea ospatuko dauelako. Holan, Tabakalera eta DSS2016EUren artean, urteetan emon dan alkarlana sendotuko da, egitasmo eta proiektuak aurrera eroateko.

Tabakalera kultura garaikidearen erreferente nabarmena izango da. Bai 2016an, baita 2017 urtetik aurrera be. Horregaitik, DSS2016rentzat leku garrantzitsua izango da, bere ondarea ixteko eta bere izaera eta baloreei jarraipena emoteko. Bere egoitza Tabakaleraren eraikinean kokatu ez arren, DSS2016 be alkarlaneanaberastasuna sortuko dauen ekosistema kultural honen parte izango da.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu