'Hondar artean' egonaldi artistikoetako parte-hartzaileak Mendebaldeko Saharara joango dira

z 2015-08-04 18:03   kulturbiz

Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuaren proiektuak martxan ipini dau 'Hondar artean' izeneko egonaldi artistikoen programea. Mendebaldeko Saharan egingo dan erresidentzia artistiko bategaz ekingo jako egitasmoari. Bertan parte hartuko daben artista biak nortzuk izango diran erabagita dago dagoeneko, Ibon Salvador eta Karlos Martinez hain zuzen. Proiektu artistiko bana garatuko dabe biek Saharan, hango artista batzukaz alkarlanean.

Donostia 2016k azaldu dauenez, proiektuaren lehenengo fasea urrian hasiko da. Artista biak Mendebaldeko Saharara joango dira eta Nasra Sidi Azman Saharako Arte Eskolako ikaslea eta Ahmed Omar zinegilea izango ditue zain. Laurek helburu bat izango dabe, norberak daukana besteei emotea eta besteengandik ahal dan guztia jasotea.

'Erresistentziak' kontzeptua ardatz dala, proiektu artistiko bi garatuko ditue, bikoteka behar eginda. 'Hondar artean' proiektuaren asmoa da, Saharako egoera politiko eta soziala agirian ixtea ekimen artistikoaren bidez, munduko beste bidebakokeria batzuk be azaleratu daitezan. Zemendian, Mendebaldeko Saharako Arte eta Giza Eskubideen Topaketan, emongo dabe egindako lanaren barri lau artistek.

Ibon Salvador koreografoa da eta, 'Hondar artean' egitasmoaren barruan, egoera larrietan gorputzak hartzen dituan jarrera eta mobimentuak aztertu nahi ditu. Egonaldian egongo dan beste euskal herritarra Karlos Martinez diziplina arteko artistea izango da. Martinezen asmoa da, artea erresistentzia sozial moduan zelan erabili leiteken ikertzea.

'Hondar artean' proiektua, Bakearen Itsasargiaren parte da, Donostia 2016ko arduradunek azaldu dabenez. Donostiak azkanengo hamarkadetan Mendebaldeko Saharagaz euki dauen alkartasunezko harremanean oinarritzen da. Ibon Salvadorrek eta Karlos Martinezek Saharan egingo daben egonaldi artistikoagaz hasiko da. Gero, Donostian bertan jarraituko dau. Esate baterako, Federico Guzman artisteak 'Tuiza' izeneko instalazinoa ipiniko dau San Telmo museoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu