'Somera Laguna' saria jasoko dau gaur Doctor Deseo taldeak

Bizkaie! 2015-08-24 12:56   kulturbiz

Gaur, astelehena, abuztuaren 24ean eguerdiko ordu batean, Gora Somera alkarteak Doctor Deseo taldeari 'Somera Laguna' saria emongo deutso. Garaikur honen bitartez, Goienkaleko auzotar, merkatari eta dendarien alkarteak, musika talde bilbotarraren ibilbidea saritu nahi izan dau. Alkarteak musikarien hurrekotasuna eta kaleagazko izan daben zaletasuna goraipatu ditu.

Somera laguna saria igaz sortu zan eta lehen sarituak, 2014. urteko Aste Nagusian, Bilboko Konparsak izan ziran.

Ekitaldi edegia eta parte-hartzailea izango da eta Somera kalean ospatuko da eguerdiko 13:00ean.

Datozen egunotan, alkarteak beste ekimen batzuk antolatu ditu:

- Abuztuaren 23an 10:00etan, V. Open Magic. Bilboko Konparsakaz batera antolatutako txapelketea.

- Astelehenean, abuztuaren 24ean, 13:00ean, 'Somera Laguna' sari-banaketa ekitaldia. Ondoren, kale animazinoa Llanoko kartoi-bandearen musika alaiagaz.

- Martitzenean, abuztuaren 25ean, 13:00etatik 15:00etara. Ardoa barrura txarangea.

- Eguaztenean, abuztuaren 26an, 19:00etik 21:00etara, Batukale taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu