Santurtziko beirateak ezagutzeko bisitaldia egingo dabe urriaren 3an

Bizkaie! 2015-09-14 12:02   kulturbiz

Herriko beiraterik esanguratsuenak eta sinbolikoenak erakutsi eta hareen historiaren barri emoteko antolatu dabe bisitaldi gidatua, Santurtziko Udalak azaldu dauenez. San Jorge eleizako, udaletxeko eta San Juan de Dios ospitaleko eraikinetatik egingo dabe osterea. Santurtziko kulturea eta tradizinoak zabaltzeko egiten diran jardueren egitarauan sartu dabe ekimena.

Paula Monica Betanzos aditua arduratuko da bisitaldiko azalpen guztiak emoteaz. Betanzos beiragintzan aditua da, beiragintzako teknika garaikideetan diplomadua eta antxinako beirateak zaharbarritzen be badihardu. Bisitaldi gidatua urriaren 3an egingo da eta izena emoteko epea irailaren 30ean amaituko da. Euro bi balio dau. Santurtziko Udal Liburutegiak antolatu dau ekimena eta, hortaz, bertako bazkideek parte hartu ahal izango dabe. Gehienez, 20 persona onartuko ditue.

Goizeko 11:00etan hasiko da bisitaldia, Dorretxean. Handik San Jorge eleizara joko dau taldeak, hango beirateak ikusteko. Ondoren, udaletxean dagozan beirateak ikusiko ditue eta, amaitzeko, San Juan de Dios ospitalean dagozanak. Gidariak beirateen historia eta berezitasunak azalduko ditu.

Laster, Santurtziko beirateak izenburuko liburutxua argitaratzeko asmoa dauka Santurtziko Udalak. Horregaz lotuta dago urriko bisita gidatua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu