Mikel Belascoain artisteak 'Ceremonia' performancea egingo dau irailaren 20an Bilborocken

Bizkaie! 2015-07-22 14:41   kulturbiz

Musikeak, interpretazinoak eta pintureak bat egiten dabe obra bakar baten, 'Ceremonia' performancearen bidez. Mikel Belascoainek irailaren 20an egingo dau ekintza artistiko hori, Bilboko Bilborock aretoan, 19:00etan hasita. Bilborockeko arduradunek azaldu dabenez, Cristina Martinez Lana abeslariak lagunduko deutso Belascoaini performance horretan.

'Ceremonia' izeneko ekintza artistikoa laugarren aldiz interpretauko dau Mikel Belascoain nafarrak. Bilbora heldu aurretik, Iruñean, Madrilen eta Zamoran egin dau. Hori bai, uri bakotxean, performancea aldatu egiten da, lekuan lekuko ezaugarriakaz bat egiteko.

Belascoainen esanetan, 'Ceremonia' bizitzaz betetako fantasia subjektiboa da, emakumea ardatz dauena. Izan be, performanceak omenaldia egiten deutso emakumeari, alderdi artistikotik zein musikaletik.

Bilborocken irailean egingo dauen ekintzarako, artisteak azpiegitura berezia erabiliko dau, beren beregi Bilboko performancerako sortua: Bost metroko burdinazko egiturea sortu dau, hiruki formaduna. Barruan, 13 margolan eta neonezko kartel bi egongo dira. Performancearen hondoa izango da egiturea.

Belascoain ez da bakarrik egongo bere interpretazinoan. Hain zuzen be, El Columpio Asesino taldeko Cristina Martinez Lana abeslariak ekintza artistikoari lagunduko deutso. Carolina Otaduy donostiarrak diseinautako jantziagaz, Daniel Uleciak sortutako kantak abestuko ditu Martinez Larak, Belascoain performancean dagoan bitartean.

Argia eta kolorea erabilita, ilunabarreko moduko efektua sortu nahi dau Belascoainek, obrea girotzeko. Pinturea, musikea eta performancea bera artelan bakar bihurtzea da asmoa. Ekintza artistikoa ikusteko, ez da sarrerarik ordaindu behar izango.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu