Zinemea, musikea eta erakusketak, Bilboko Gizazinea egitarauan
2015-03-03 10:03 kulturbizCaostica alkarteak eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak alkarlean atondu dabe Gizazinea programea. Ibaiondoko barrutiko hainbat lekutan antolatu ditue proiekzinoak, berbaldiak eta kontzertuak; besteak beste, San Frantzisko eta Burtsako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Bilborocken edo BilbaoArten. Martiaren 4an hasiko da egitaraua.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dabe Gasteizen
2015-02-27 15:32 kulturbizGasteizen, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dau Euskaltzaindiak. Aurrekoak lez, EHHAren liburuki barria Laboral Kutxaren babesagaz argitaratu dau Akademiak. Seigarren liburukiak aditz morfologia lantzen dau eta gehien erabilten diran aditzaren forma jokatuak aztertzen ditu. Liburuagaz batera, edukia PDF formatuan jasoten dauen CD-ROM bat kaleratu dabe.
Ekki Euskal Kulturgileen Kidegoa aurkeztu dabe
2015-02-27 10:14 kulturbizUrrian hasi zan martxan Ekki, eta atzo egin eben alkarte barriaren aurkezpena Bilbon, Euskerearen Etxean. Bost erakunde sortzaileetako eta Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietako ordezkariek hartu eben parte ekitaldian. Egile eskubideak kudeatzeko euskal agentzia da Ekki.
Leonardo Padura kubatarraren ipuin guztiak batzen dituan 'Aquello estaba deseando ocurrir' aurkeztuko dabe Bilbon
2015-02-26 10:50 kulturbizLeonardo Padura idazle kubatarraren ipuin guztiak batzen dituan Aquello estaba deseando ocurrir liburuaren aurkezpena egingo dabe Bilboko Bidebarrieta liburutegian martiaren 11n. Idazlea bertan dala, ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera libreagaz jesarleku guztiak bete arte.
VIII. Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia Ordizian eta Tolosan izango da hilaren 27tik martiaren 21era arte
2015-02-25 14:33 kulturbizIpuin eta kontakizunak ahoz aho zabaltzean, herriaren kulturea eta nortasuna ezagutarazoten dira eta helburu horregaz, Ahoz Aho Jaialdia antolatu dau zortzigarren aldiz Intujai Teatrok. Ordizian eta Tolosan egingo ditue ekitaldiak zezeilaren 27tik martiaren 21era arte, eta Japonia, Kolonbia, Kuba, Bulgaria eta Azerbaijango hainbat konbidaduk hartuko dabe parte bertan.
Itzulpen perfektuaren bila
2015-02-24 11:49 kulturbizQTLeap (Quality Translation by Deep Language Engineering Approaches) proiektuaren helburua da (Europako Batzordearen hiru miloe euroko finantzazinoa izan dau hiru urterako) metodologia barritzaile bat ikertzea eta sortzea, zortzi hizkuntzaren itzulpen automatikoa lortzeko: euskerea, gaztelania, ingelesa, portugesa, alemana, txekierea, bulgarierea eta nederlanderea.
Euskal kultur produkzinoa publikoari hurreratuko deutsie telebista publikoaren bidez
2015-02-23 14:19 kulturbizEusko Jaurlaritzeak, EiTBk eta kulturearen alorreko profesionalen alkarteek akordioa egin dabe, euskal produkzinoa zabaldu eta konsumoa bultzatzeko. Euskal Telebistan emoten hasi diran kultura flashen bidez egingo dabe hori. Era berean, egitasmoak dirulaguntzinoak be aurreikusi ditu profesionalentzat, euren lana promozionau daien.
'Mungian zaharrak barri'
2015-02-20 11:59 kulturbizLan honen helburua, Mungiako euskal ondare etnografikoa eta linguistikoa batu, sailkatu, landu eta beragaz Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeentzako Euskal Curriculumean txertagarri dan material didaktiko-pedagogikoa eskaintzea izan da. Azken baten bizimodu tradizionala eta herri jakituria batu eta modu barritu eta erakargarri baten zabaltzea eta gizarteratzea.
Trena: modernidadearen ikur
2015-02-19 13:25 kulturbizFerrocarriles y sociedad urbana en el País Vasco lanak, UPV/EHUk argitaratu dauenak, trenaren garrantziari buruzko bederatzi ikuspuntu ezezagun batzen ditu. Trenaren presentziak modernidade zigilua emoten dau: modernidade ekonomikoarena ez eze, modernidade urbanoaren, sozialaren eta kulturalaren zigilua be ezartzen deutso uriari
Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza' lana aurkeztu dabe Iruñean
2015-02-18 13:45 kulturbizJose Maria Jimeno Jurio zanaren lan guztiak batuko dituan bildumearen 45. zenbakia da atzo aurkeztutako Toponimia navarra. VI. Cuenca de Pamplona - Cendea de Itza liburua. Iruñean, Euskaltzaindiaren ordezkaritzean izan zan ekitaldia, eta bertan izan zan Roldan Jimeno egilearen seme eta bildumako koordinatzailea.
Bilboko XIV. Zirkuitua eguazten honetan hasiko da, 'Erdaldun barrien kluba' bakarrizketeagaz
2015-02-17 10:24 kulturbizBilboko Udalak antolatzen dauen zikloaren lehen fasea apirilaren amaierara arte luzatuko da, eta Arrasate Euskaldundu Dezagun Elkarteak produzidu dauen eta Olatz Pagaldayk antzezten dauen Erdaldun barrien kluba bakarrizketeagaz hasiko da, Begoñako Udaltegian.
Bilboko Udalak XVI. Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren deialdia egin dau
2015-02-13 10:02 kulturbizLa shoah en Lévinas: Un eco inaudible, Alberto Sucasas idazle galiziarraren kalidade literario eta akademiko handiko testua, eta Jurgi Kintanaren Azkue bilbotar ezezaguna izan ziran XV. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketearen irabazleak. Edizio horretan inoiz baino lan gehiago aurkeztu ziran, gaztelaniaz idatzitako 93 eta euskeraz idatzitako 7.
Bilboko BBK Saleak egitarau bereziagaz ospatuko dau bosgarren urteurrena
2015-02-12 14:38 kulturbizBost urteotan 1.152 jarduera antolatu dira Bilboko Kale Nagusiko 1-21 zenbakian, BBK Salan. Musikea, jantzea, antzerkia, zinemea, danetariko ikuskizunak eskaini ditue, eta 300.000 ikus-entzule hurreratu dira bertara. Egitarau berezia atonduko dabe, martiaren 16tik aurrera.
Bilboko Kalealdiak eta Gasteizko Kaldeartek 'Lurrak' ikuskizunerako artistak hautatzeko probea deitu dabe
2015-02-12 11:58 kulturbizBilboko Udalak antolatzen dauen Kalealdia jaialdiak eta Gasteizko Udalak sustatzen dauen Kaldearte jaialdiak Lurrak zirku ikuskizun bat produziduko dabe, eta horretarako artista taldea (antzezleak eta musikariak) aukeratzeko proba bat deitu dabe bi uriburuetan zezeilaren 23, 24 eta 25ean.
Bilbo uriari buruzko liburua aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak
2015-02-12 10:52 kulturbizBizkaiko uriburuko historiaren ganeko monografia da 1992an abiatutako bildumako azkenengoa. Roberto Palacios eta Ana Isabel Prado historialariek idatzi dabe Bilbori buruzko lana, liburuki bitan. Honegaz batera, 77 monografia kaleratu ditu Bizkaiko Diputazinoak.
Euskal kulturgintzea babesteko preminazko neurrien zerrendea aurkeztu dau GEUK plataformeak
2015-02-09 13:58 kulturbizEuskal Herrian, 5.000 enpresa eta 10.000 alkarte inguru dabilz kulturgintzan. 20.000 behargin eta 30.000 boluntario baino gehiago dagoz guztira. Ekosistema konplexu horren bakotasunak, beharrak eta erronkak identifikau eta preminazko neurriak zeintzuk diran erabagi dabe.
Bizkaiko Foru Aldundiaren historiari buruzko liburua argitaratu dabe
2015-02-05 09:55 kulturbizJoseba Agirreazkuenaga historialariak zuzendu dau Bizkaiko Foru Aldundiaren historia. 1500-2014 liburua. Bizkaiko Diputazinoaren historia herritarrei ezagutarazotea da behar honen helburu nagusia. Liburua Foru Liburutegian dago salgai, 25 euroan. Horrezaz gan, www.bizkaikodiputazioa.com webgunean bersino digitala bajatu daiteke, debalde.
Apirilaren 25ean izango da aurten BreakOnStage Jaialdia
2015-02-04 17:00 kulturbizBreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdian, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak taularatzen dira, egungo barrikuntzakaz eta era dinamikoan. Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen daben jaialdia da. Mueta honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.
William Shakespeareren 'Sonetoak' euskeratu dau Juan Gartziak
2015-02-03 11:15 kulturbizBistakoa da poesiak, eta lirikeak lotura zuzena dauela musikeagaz, eta bada proiektuan beste partaidetza bat, arte horretarako be: Joxan Goikoetxea musikariak, berak sorturiko doinuz, kanta bihurtu ditu Sonetoetariko batzuk, eta euskal kantari multzo ezagun batek jarri deutso ahotsa, Goikoetxearen beraren musika moldaeraz eta haren gidaritzapean.
Euskerazko hiru lan lehiatuko dira Edebé XXIII. Ume eta Gazte Literatura Sarian
2015-01-26 13:07 kulturbizAurtengo lehiaketara aurkeztutako lanetatik, 205 ume literaturakoak dira, eta 140, gazte literaturakoak. Horreetako 314 gaztelaniaz idatziak izan dira, 20 katalanez, zortzi galegoz eta hiru euskeraz.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...