Zinemea, musikea eta erakusketak, Bilboko Gizazinea egitarauan
2015-03-03 10:03 kulturbizCaostica alkarteak eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak alkarlean atondu dabe Gizazinea programea. Ibaiondoko barrutiko hainbat lekutan antolatu ditue proiekzinoak, berbaldiak eta kontzertuak; besteak beste, San Frantzisko eta Burtsako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Bilborocken edo BilbaoArten. Martiaren 4an hasiko da egitaraua.
Caostica alkarteak eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak alkarlean atondu dabe Gizazinea programea. Ibaiondoko barrutiko hainbat lekutan antolatu ditue proiekzinoak, berbaldiak eta kontzertuak; besteak beste, San Frantzisko eta Burtsako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Bilborocken edo BilbaoArten. Martiaren 4an hasiko da egitaraua.
Baloreetan oinarritutako hezkuntzea eta giza eskubideak ditu ardatz zikloak. Gaurkotasunezko gaiak landuko ditue, nazinoarteko gatazkak, pobrezia eta alkartasuna. Zinemea, arte eszenikoak, musikea eta jantzearen bidez gogoetea eta eztabaidea sustatu gura ditue.
Martiaren 4an, Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldian parte hartu eben gizarte gaien inguruko bost film labur proiektauko ditue, San Frantziskoko Udaltegian. Hurrengo egunean, 5ean, A escondidas pelikulea eskaniko dabe, eta ostean Mikel Rueda zuzendariagaz barriketaldia egingo dabe.
Hilaren 6an, Bilborocken, Unai Aranzadi kazetariak nazinoarteko hainbat gatazkatan grabautako dokumentalak aurkeztuko ditu, Independent docs izenburupean. Alberto Gilek koordinautako hamar zinemagile gazteren proiektua, 10 miradas lana, hilaren 12an eskainiko dabe, Burtsako Udaltegian. Gaur egungo krisialdi ekonomikoari buruzko gogoetak batu ditue lan horretan. Alberto Gil bera be han egongo da, emonaldiaren ostean.
Aurreko edizinoetan lez, Caostica alkarteak antolatutako film laburren proiekzinoa egingo dabe. Ume soldaduen bizimodu gordina eta Oscar sarietarako izentautako Esteban Crespo zinemagilearen Aquel no era yo film laburra ikusteko aukerea izango da, besteak beste. Hitzordua martiaren11n izango da, BilbaoArten, 19:00etan.
Berbaldiak eta kontzertuak
Pedro Garcia Aguadok eta Francisco Castaño Menak gurasoei zuzendutako Aprendiendo a educar berbaldia emongo dabe, hilaren 13an, Bidebarrietan. Seme-alabak zoriontsu, autonomo, arduratsu eta balioetan aberats izan daitezan, eta zoritxarrari eta arazoei aurre egiteko gaitasuna garatu daien ze jarraibide emon azalduko dabe. Egun berean, Kamankola Band taldeak kontzertua eskainiko dau Bilborock aretoan.
Aurten be amaiera ekitaldia egingo dabe, hain zuzen be, Hika Ateneoan. Charles Chop Cooperren kontzertua eta DJ Eneko Yánizek saioaz gan, bideo-klipa emonaldia egingo dabe egitarauaren azkenengo egunean, martiaren 14an.
Martiaren 4tik 13ra bitartean, AmiArte taldearen erakusketea izango da ikusgai San Frantziskoko Udaltegian. Begoña Intxaustegik tailer bat emongo dau; artistek eta profesionalek egoera gatxetan dagozan personakaz izandako esperientziak kontauko ditue, artea norberaren eraldaketarako elementu izan daitekeela erakusteko.
Ganera, San Frantziskoko Liburutegiak, Gizazinean jorratuko diran gaiekaz zerikusia daukien liburu, DVD eta beste material batzuen erakusketea atondu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!