Apirilaren 25ean izango da aurten BreakOnStage Jaialdia
2015-02-04 17:00 kulturbizBreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdian, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak taularatzen dira, egungo barrikuntzakaz eta era dinamikoan. Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen daben jaialdia da. Mueta honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.
BreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdian, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak taularatzen dira, egungo barrikuntzakaz eta era dinamikoan. Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen daben jaialdia da. Mueta honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.
BreakOnstage 2015 Bilbao Arena Kirol Gunean ospatuko da apirilaren 25ean, 19:00etatik aurrera. Igazko arrakastearen ondoren, 5.000 ikusle bertaratu ziran BreakOnStage jaialdira, aurten be kultura urbanoaren nazinoarte mailako ikuskizunik harrigarrienakaz bueltauko da.
Aurtengo edizinoan, besteak beste, The Predatorz errusiarrak datoz egungo munduko breakdance txapeldunak, Infamous frantziarrak sasoi betean dagoan Europako breakdance talderik onena da, Sebastian & Honji jantza bikote alemaniarra, Vogue espainiarra eta abar.
Kultura urbanoen hainbat erakustaldi eta ikuskizun taularatuko dira: Scooter Freestyle txapelketea (4 rider ibiliko dira norgehiagokan) BMX Freestyle (Daniel Peñafiel, Martxel Arribillaga) eta Parkour ikuskizuna (Adan Perez) baita Bost Urban Dance lehiaketea besteak beste. Aurtengo kontzertua Shotta rap talde andaluziar ezagunaren eta La Bandha del Patio Bilbotarren esku egongo da.
Datozen asteetan egitarau osoa argitaratuko da www.breakonstage.com atarian baina sarrerak salgai dagoz honezkero 10 euroan Kutxabank kutxazainetan eta interneten; K26 txartelagaz 8 euroan eta 8 urte arteko umeek nagusi batek lagundurik sarrerea doban izango dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!