Itzulpen perfektuaren bila

Bizkaie! 2015-02-24 11:49   kulturbiz

QTLeap (Quality Translation by Deep Language Engineering Approaches) proiektuaren helburua da (Europako Batzordearen hiru miloe euroko finantzazinoa izan dau hiru urterako) metodologia barritzaile bat ikertzea eta sortzea, zortzi hizkuntzaren itzulpen automatikoa lortzeko: euskerea, gaztelania, ingelesa, portugesa, alemana, txekierea, bulgarierea eta nederlanderea.

UPV/EHUko Informatika Fakultadeko irakasleak, Europako zortzi erakunderen partzuergoan, kalidadezko itzulpen automatikoa lantzen dabilz, hainbat hizkuntzatan eskaintzen diran laguntza teknikoko zerbitzuetan.

Testu bat beste hizkuntza batera itzuli behar izan eta nor ez da desesperau edo nork ez dau, gitxienez, irribarre egin, sarean dagozan itzultzaileen emoitzak ikusita? Egungo itzulpen automatikoen arazoa itzulpenen literaltasuna da; hau da, aplikazinoak berbaz berba itzultzen dau, bere esanahia edo perpausearen sintaxia aintzat hartu barik. Bada, egoera hori nabarmen hobe daiteke, partzuergo bat egiten dagoan lanari esker: Portugaleko enpresa teknologiko batek eta Europako zazpi unibersidadek osotzen dabe partzuergoa, eta horreen artean dago Euskal Herriko Unibersidadea, Informatika Fakultadearen irakasle honeen bidez: Eneko Agirre, Gorka Labaka, Nora Aranberri, Arantxa Otegi, Mikel Artetxe, Ander Barrena, Koldo Gojenola, Mikel Lersundi, Josu Goikoetxea, Arantza Diaz de Ilarraza, Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola, ikastegiko dekanoa.

QTLeap (Quality Translation by Deep Language Engineering Approaches) proiektuaren helburua da (Europako Batzordearen hiru miloe euroko finantzazinoa izan dau hiru urterako) metodologia barritzaile bat ikertzea eta sortzea, zortzi hizkuntzaren itzulpen automatikoa lortzeko: euskerea, gaztelania, ingelesa, portugesa, alemana, txekierea, bulgarierea eta nederlanderea. Kalidade handiagoko itzulpenak lortu nahi dira. Zientzia ikerketako asmo handiko proiektu bat da, azken urteotan itzulpen automatikoaren eta hizkuntzearen teknologien esparruan egin diranen artean, azaldu dau ikerketearen koordinatzaile zientifikoak, António Brancok (Lisboako Unibersidadea).

Lanak lehenengo urterako helburua lortu dau: itzulpen sistema bat agertoki erreal batean apliketea, zehatz, Portugaleko HF (Higher Fuctions) enpreseak eskaintzen dauen informatikako laguntza teknikoko zerbitzuan. Enpresa hori partzuergoko kide da.

Itzulpen automatikoaren bidez PCmedic izeneko on-line konsultoria enpresearen errendimendua hobetu dogu. Bi urte barru, proiektua amaitukeran, sano lagungarriagoa izango da, informazino linguistiko sakonagoa erabiliko dogulako, dino Eneko Agirre irakasle eta UPV/EHUko proiektuaren buruak.

Baina zertan oinarritzen proiektu barri hau? Interneten bidez, txat bategaz, erabiltzaileak informatika arazo bat aurkezten deutso aplikazinoari, lantzen doguzan hizkuntzetako batean. Aplikazinoak arazoaren konponbidea bilatzen dau bere datu basean, eta galderea egiteko erabilitako hizkuntza berberean erantzuten dau, hau da, galderea euskeraz egiten bada, erantzuna be euskeraz emongo da, azaldu du Kepa Sarasolak, UPV/EHUko Informatika Fakultadeko dekanoak eta proiektuko ikertaldeko kideak. Beraz, zein da barrikuntzea? Egungo itzultzaile automatikoek, oro har, ez ditue aintzat hartzen berben esanahia eta perpausearen sintaxia. Berba bat hartu eta berbaz berba itzultzen dabe. Esate baterako, la ministra Pilar del Casillo itzultzean, gazteluaren zutabe ministroa emoten dabe, izen propio bat dala aintzat hartu barik. Gu harago goaz: lanean gabilz, itzulpen automatikoko sistemeak berba egokiak bilatzeaz gan, berba horreek perpausean zuzen ordenau daizan, arreta berezia jarriz izen berezietan. Holan, kalidade eta zehaztasun handiagoko itzulpenak lortuko doguz, azpimarratu dau Sarasola irakasleak.

Prozedurea sinplea da. Itzuli beharreko berbak hartzen ditu sistemeak, eta bere datu basean bilatzen dau, hainbat testuren artean, zein beste berbakaz konbinaten diran. Ondoren, konbinazino horreen arabera ordenetan ditu perpausean, esanahia be aintzat hartuta. Zerbitzu honen ebaluazinoak % 60ko gogobetetea erakutsi dau; hau da, sistemea erabili daben gehienek uste dabe erantzun egokia behar dan moduan jaso dabela, galderea egin zan jatorrizko hizkuntzan.

Aurrerapausu garrantzitsua da itzulpen automatikoaren esparruan, baina lanean jarraitzen dogu, itzulpen perfektua lortzeko, esan dau Kepa Sarasolak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu