Bilboko BBK Saleak egitarau bereziagaz ospatuko dau bosgarren urteurrena
2015-02-12 14:38 kulturbizBost urteotan 1.152 jarduera antolatu dira Bilboko Kale Nagusiko 1-21 zenbakian, BBK Salan. Musikea, jantzea, antzerkia, zinemea, danetariko ikuskizunak eskaini ditue, eta 300.000 ikus-entzule hurreratu dira bertara. Egitarau berezia atonduko dabe, martiaren 16tik aurrera.
Bost urteotan 1.152 jarduera antolatu dira Bilboko Kale Nagusiko 1-21 zenbakian, BBK Salan. Musikea, jantzea, antzerkia, zinemea, danetariko ikuskizunak eskaini ditue, eta 300.000 ikus-entzule hurreratu dira bertara. Egitarau berezia atonduko dabe, martiaren 16tik aurrera.
BBK Fundazinoko Gorka Martinezek, Deu Txakartegi We Are Standard taldeko abeslariak eta Bilboko Udal Txistulari Bandako Garikoitz Mendizabalek emon dabe urteurrenaren barri prentsaurrekoan. Bilbok daukan kultur eskaintzea osotzeko asmoz sortu zan BBK Salea, Martinezek gogoratu dauenez. Guk ez genduan lehiatu gura beste areto batzuekaz, Kafe Antzokia, Campos edo Euskaldunagaz, gure helburua izan da komerzialak ez diran proiektuak ekartea, ganeratu dau. Bost urteotan 300.000 lagunetik gora izan dira aretoan, erantzun ona dala narmendu dau BBK Fundazinoko arduradunak, sarritan bete doguz leku guztiak.
Martiaren 16tik 30era bitartean hamaika saioa izango dira BBK Salan. Lehenengo hitzordua Banda Gazteen Erakustaldia izango da, 16 eta 17an. Lau banda bizkaitar igongo dira eszenatokira, Yellow Big Machine, Smoke idols, Quaoar eta Old Days Dawn. Martiaren 9an, Durangoko Silboberri alkarteak Txistua orain eta beti ikuskizuna eskainiko dau, Jose Ignacio Rejonek aurkeztuta. Hurrengo egunean musikeak eta jantzeak bat egingo dabe Choir fusion ikusgarrian, Basauriko Zirzira Ahots Taldea eta Ugaoko Sare Abesbatzaren eskutik.
Beldinda Washington, Miarian Diaz-Aroca eta Juan Luis Iborra akltoreek Instisfechas antzezlana taularatuko dabe egun bitan BBK Salako eszenatokian, martiaren 21ean eta 22an. Hauxe izango da, ganera, Bizkaian egingo daben lehenengo emonaldia. Hurrengo hitzorduan be antzerkia izango da protagonistea, hain zuzen be, Jose Manuel Pardok zuzendutako Al otro lado de la cama jokatuko dabe Alex Casademuntek, Noelia Mirasek eta Monica Aragonek, besteak beste. Emilio Marinez-Lazaroren izen bereko pelikulearen egokitzapena da.
Martiaren 24an, Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Galdakaoko Andra Mari jantza taldeak ikuskizun berezia eskainiko dabe, Garikoitz Mendizabal txistulariak adierazo dauen lez. Txistua eta jantza tradizionalak buztartuko doguz - azaldu dau-. Eta Andra Marik, bere ibilbidea segiduz, berreskuratutako jantzak eta koreografia barriak tartekatuko ditu. Jantza talde galadakaoztarrak 60 urte beteko ditu aurten, ganera. Flamenkoaren txandea martiaren 25ean izango da. Pastora Galvanek eta Antonio Canalesek &dentidades ikuskizuna eskainiko dabe.
Hilaren 26an, We Are Standard taldeak Day izeneko diskoaren birea BBK Salan amaituko dabela iragarri deu taldkeo kantari Deu Txakartegik. Azkenengo zuzenekoa etxean emongo dabela eta oso gustura dagozala adierazo dau, non hobeto etxean baino?. Eurak be gauza berezia egin gura dabe; lagunarteko kontzertu izango ei da, publikoa hurrago eukiko dauena. Daborduko taldea badabil hurrengo diskoa prestatzen.
Azkenengo hiru saioetan musikea izango da nagusi: martiaren 27an, Richard Bonak musika afrikarra eta jazza nahastauko ditu; 28an, Bilboko Udal bandeak lehenengoz joko dau BBK Salan; eta, 30ean, Music Legends zikloaren barruan, Manfred Mann´s Earth Bandek zarratuko dau urteurreneko egitaraua. Atzera begirako erakusketa bat be izango da martiaren 16tik apirilaren 30era. Urteotan aretoan izan diran artisten erretratuak batu ditue.
Ikuskizun batzuk doban izango dira, jarlekuak bete arte, eta ganerakoak, % 50 merkeago, Kutxabank txartelagaz ordaindu ezkero.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!