Bilboko Kalealdiak eta Gasteizko Kaldeartek 'Lurrak' ikuskizunerako artistak hautatzeko probea deitu dabe
2015-02-12 11:58 kulturbizBilboko Udalak antolatzen dauen Kalealdia jaialdiak eta Gasteizko Udalak sustatzen dauen Kaldearte jaialdiak Lurrak zirku ikuskizun bat produziduko dabe, eta horretarako artista taldea (antzezleak eta musikariak) aukeratzeko proba bat deitu dabe bi uriburuetan zezeilaren 23, 24 eta 25ean.
Bilboko Udalak antolatzen dauen Kalealdia jaialdiak eta Gasteizko Udalak sustatzen dauen Kaldearte jaialdiak Lurrak zirku ikuskizun bat produziduko dabe, eta horretarako artista taldea (antzezleak eta musikariak) aukeratzeko proba bat deitu dabe bi uriburuetan zezeilaren 23, 24 eta 25ean.
Zuzeneko musikea izango dauen euskal zirku garaikide legez ulertutako Lurrak ikuskizuna Adrian Schavarztein clown eta zirku eta antzerki zuzendari ospetsuak zuzenduko dau. Kaleko bersinoa 2016an estreinauko da, eta Bilboko Kalealdiko edizino horretako programazinoan egongo da. Urte bereko udagoienean antzokietako aretoetara be helduko da, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.
Artistak hautatzeko probak zezeilaren 23, 24 eta 25ean egingo dira Bilbon (antzezleentzat) eta Gasteizen (musikarientzat). Aukeraketan parte hartu ahal izateko, interesauta dagozan personek euren curriculuma bialdu beharko dabe aurretik lurrakantzerkia@gmail.com posta elektronikora, eta bertan, proiektu eszeniko horretan parte hartzeko daben prestutasuna adierazo. Holan, hautagaien aurreaukeraketa bat egingo da, eta aukeratutakoei proba nagusian parte hartzeko egun eta ordu zehatza jakinarazoko jake.
Arduradunen arabera, proiektu eszenikoak diziplina anitzetako zirku artistak behar ditu, zirkuko teknika bat baino gehiago menperatzen dabenak, baita iraupen luzeko proiektuari aurre egiteko prestakuntza fisikoa eta mentala daben musikariak be. Hori dala eta, objektuen manipulazinoa eta akrobazia (lurrekoa, eskuz eskurakoa, kontorsinoa) menperatzen dituen zirkuko artisten bila dabilz.
Musikeari jagokonez, ikuskizunak euskal soinuetan adituak diran musikariak behar ditu, musika tresna tradizionalak eta modernoak joten dituenak, musikak konposatzeko eta idazteko kapaz diranak, ikuskizunaren beharren arabera. Jantza edo kantua (a capella) dira ikuskizunerako interesgarriak izan daitekezan beste diziplina batzuk.
Adrian Schvarzstein
Adrian Schvarzstein ikuskizunaren zuzendariari jagokonez, clown, antzezle eta zirku eta antzerkiko zuzendaria da, eta 1989tik dabil antzerkiaren alorrean. Commedia Dell'Arte izenekoan ikasi eban Antonio Favagaz, Italian, baina bere antzerki munduko prestakuntzea Europa osoan jaso dau. Europan hainbat kaleko antzerki konpainiatan ibili izan da lanean, eta ikus antzerkitik, operatik, musika barrokotik eta publizidadetik be igaro da.
Biran jarraitzen dauen Klezmer zirku ikuskizunaren bultzatzaile nagusia da, eta Belgikako Ronaldo zirkuan be hartu dau parte Fili eta Brick a Barack lanakaz. Bakarka egin eban lehenengo sorkuntza lana Greenman izan zan, eta haren ondoren The bed, 1998ko Haifako jaialdiko antzezle onenaren saria, eta protagonista nagusia ikus-entzuleak diran Dans kaleko ikuskizuna etorri ziran. Kamchatka taldea sortu eta zuzentzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!