Bilboko Alondigeak hóPLAY 2014 Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako 32 finalistak aukeratu ditu
2014-11-03 10:58 kulturbizBilboko Alondigeak zemendiaren 27tik abenduaren 3ra Alondigan ospatuko dan hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketako V. edizinoko 32 proiektuak aurkeztu ditu.
Lehiaketearen helburua, bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean, lan onenak saritzea da.
Sortzaileekaz barriketaldiak, Udagoieneko Osterearen 15. edizinoan
2014-10-30 14:51 kulturbizUdagoieneko Osterea Bizkaiko kultur zirkuituaren XV. edizinoa antolatu dau Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Aurten, lehenengoz, egitarauan parte hartuko daben sortzaileek barriketaldian egingo ditue. Zemendiaren 5ean, Getxoko Villamonte Kultur Etxean, izango da lehenengo hitzordua, Gari musikariaren eskutik.
'Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran' liburuaren edizino ezezagun bat jaso dau dohaintzan Euskaltzaindiak
2014-10-27 17:39 kulturbizNezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran liburutxuak badauka interesa, ez bakarrik XX. mendeko hasierako Durango aldeko euskereagaitik, baita nekazaritzan erabilitako jardunen informazinoagaitik eta baserriaren eta Euskal Herriaren egoeraz emoten dauen lekukotasunagaitik be.
EKKI Euskal Kulturgileen Kidegoa egile eskubideak kudeatzeko agentzia martxan da
2014-10-24 12:27 kulturbizBost alkarte dira bazkide sortzaileak, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Editoreen Elkartea, Musikari Euskal Herriko musikariak, Bertsozale Elkartea eta Irudika euskal irudigileen alkarte profesionala. Euskal sortzaile guztiak agentzia berean batzeko aukerea eskaintzen ddau, egile eskubide guztiak leku beretik kudeatzea. Igor Estankona idazlea da EKKIko idazkaria.
Inguma, euskal zientzialari eta ikerlarien datu-basea, barritu dau UEUk
2014-10-23 15:43 kulturbizIñaki Alegriaren arabera, Inguma euskal komunidade zientifikoaren topagunea da. Euskeraz beharrean dabilzan zientzialari eta adituen ikusgarritasuna areagotzen dau datu-baseak. UEUko zuzendariak uste dau, Ingumak erakusten dauela jakintza arloko produkzino zientifikoa euskeraz jorratzea posible dala.
Sarean ikusgai Boise State unibersidadean argitaratzen dan euskal ikasketen ganeko aldizkaria
2014-10-23 11:31 kulturbizBoise State Universityko Basque Studies programeak argitaratzen dauen BOGA, Basque Studies Consortium Journal aldizkariaren azken alea argitaratu dabe egunotan, eta orain sarean be eskuragarri dago. Diziplina ugari jorratzen dituan aldizkaria da, euskal ikasketa akademikoan adituak diranen artikulu eta lanez osotua.
Bilboko Alondigeak Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza' eleberri grafikoan oinarritutako proiektua jasoko dau
2014-10-22 14:38 kulturbizFermin Muguruzak Black is Beltza aurkeztuko dau Bilboko Alondigean 2014ko zemendiaren 13tik 2015eko zezeilaren 8ra bitartean. Harkaitz Cano idazleagaz eta Jorge Alderete ilustratzaileagaz batera sortutako eleberri grafikoaren inguruan egindako proiektu hau erakusketa bategaz eta jarduera paraleloen egitarau bategaz osotzen da.
'Iparra Galdu Gabe' jardunaldiak Getxon
2014-10-21 14:32 kulturbizIpar Euskal Herriaren errealidadea Getxora hurreratzea da, Euskal Kultur Erakundeagaz lankidetzan eta udalerriko euskalgintzeagaz batera, bi urtean behin Getxoko Udalak antolatzen dituan Iparra Galdu Gabe Jardunaldien helburua. Aurten VI. edizinoa izango da, urriaren 23tik zemendiaren 4ra bitartean.
UPV/EHUko Arte Ederretako ikasleak Bilbao Art Districten
2014-10-17 11:53 kulturbizUPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen erakusketetarako gune alternatiboa eta ibiltaria dan In Project zabalduko da gaur. Barikuan bertan, 19:00etan eta zapatuan, hilak 18, 18:00etan, Deustoko zubiko etxolan, Dj Yujuk kontzertu isilak eskainiko ditu. Horreek be balio izango dabe Unai Requejoren instalazinoa, Metala Borrokan izenburukoa zabaltzeko.
EIZIEK 'Idazlea itzultzaileen lantegian' itzulpen tailerra egingo dau urriaren 20tik 22ra Donostian
2014-10-16 11:47 kulturbizHiru izango dira aurten helburu hizkuntzak, eta lau itzultzaile izango dira lanean. Edurne Alegriak frantsesera itzuliko dau testua, Esti Lizasok katalanera, eta gaztelania izango dabe helburu bai Miren Iriartek eta baita Danele Sarriugartek be, bakotxak bere bersinoa egingo dauelarik. Elizabete Manterolak koordinauko dau tailerra.
Bizkaiko Foru Liburutegiak ate edegien jardunaldiak egingo ditu urriaren 23an eta 24an
2014-10-16 11:02 kulturbizBizkaiko Aldundiak urriaren 24ko Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau eta ate edegien jardunaldiak antolatu ditu Foru Liburutegian urriaren 23an eta 24an. Bisita gidatuak egingo dira, eta gainera, salbuespen legez, kubora sartu ahal izango da.
15 herrialdetako 111 joko ikusgai V. hóPLAY Lehiaketan
2014-10-14 14:32 kulturbizZemendiaren 27tik abenduaren 3ra izango da V. HóPLAY, Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketea, sektorearen ezinbesteko hitzordua. Lehiaketa honen helburu nagusia bideo-joko independenteen produkzinoak sustatzea da, euren originaltasuna, sormena eta barrikuntzea balore bereizgarriak izanik.Azaroaren 27tik abenduaren 3ra, AlhóndigaBilbaon egingo da Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren bosgarren edizioa
Artearen aldeko apustua, Bilbao Art Districtegaz
2014-10-10 15:07 kulturbizBilbao Art District aurten urriaren 17 eta 18an izango da. Galeriek euren lana erakutsiko dabe, artistakaz topaketak antolatuko dira, kontzertuak entzun ahal izango dira eta tailerretan parte hartu ahal izango da, besteak beste. Oraingoan, ganera, Bilbo erdiguneko arteen barrutitik urten eta Bilbo Zaharreko eta Santutxuko galeriek be parte hartuko dabe. Bizkaiko uriburua artearen eta kulturearen erreferente bihurtzea da asmoa.
Japonian ezusteko arrakastea izan dauen Yuimino+ taldea ekarriko dau Zornotzara VIII. Mangamore Jaialdiak
2014-10-09 15:00 kulturbizZornotzara dator atzera be Mangamore, Japoniako kulturaz eta manganimez gozetako eta gehiago jakiteko jardueraz beterik. Programa originalenetako, ludikoenetako eta dibertigarrienetako bat da jaialdi hau, eta milaka bisitari erakarten ditu urtero. Aurten, urriaren 10etik 12ra izango da. Danetara, 90 jardueratik gora programau ditue.
Atzerriko hizkuntzetako alkarrizketa laguntzaileei harrerea egin deutse
2014-10-09 11:02 kulturbizEgin jaken harrerearen ondoren, alkarrizketa laguntzaileek ikastaroak egingo ditue Barakaldoko Hizkuntza Eskola Ofizialean, urriaren 9an eta 10ean. Bi egunez, euren alkarrizketa eskolak prestau eta planifiketako orientabideak jasoko ditue, eta euren lana arrakastaz egin ahal izateko oinarrizko ezagutza metodologikoak be emongo jakez.
Etxeparek 17 azoka profesionaletan hartuko dau parte urte amaiera arte
2014-10-08 11:49 kulturbizHizkuntza azoka baten, zortzi liburu azokatan, arte eszenikoetako hirutan, musikako bitan eta ikus-entzunezko hirutan hartuko dau parte Etxepare Euskal Institutuak. Urriaren 17tik 19ra bitartean egingo dan The London Language Show izango da lehenengoa, hizkuntzen eta hizkuntza industrien zabalkunderako urtero Londresen egiten dan azokea.
Basarrik 1931 eta 1943 urteen artean idatzi zituan kazetari lanak batu ditu Joxemari Iriondok
2014-10-07 12:06 kulturbizJoxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak Basarri. Gerraurrean kazetari. 1931-1935 eta Basarri. Gerratean kazetari. 1936-1943 lanak kaleratu ditu. Liburuok Auspoa bildumearen barruan argitaratu dira.
UPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak 'Pobrezia eta emakumea' mikrokontakizuen lehiaketea iragarri dau
2014-10-06 14:51 kulturbizUPV/EHUren % 0’7 Alkartasun Fondoak Pobrezia eta emakumea mikrokontakizunen lehiaketea antolatu dau alkartasunagazko sensibilizazinoa bultzatzeko. Txapelketan UPV/EHUko kide diran guztiek hartu leikie parte (ikasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, irakasleek edota kontratautako beste langile batzuek).
Liburu digitalak maileguan emoteko dauen proiektua aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak Bartzelonako Liber azokan
2014-10-03 12:46 kulturbizHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak datozen asteetan jarriko dau martxan liburu digitalak maileguan itxiko dituan zerbitzu barria. Honi esker, liburutegietako 500.000 erabiltzaile baino gehiagok (danak be Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kideak) katalogo digitalak eskaintzen dituan tituluak hartu ahal izango ditue maileguan.
EHU irabazle, Euskerazko III. Eztabaida Ligan
2014-09-29 12:34 kulturbizUnibersidade arteko Euskerazko Eztabaida Ligearen hirugarren edizinoko irabazlea izan da Euskal Herriko Unibersidadea. Lehenengo fasea EHUko Letren Fakultadean egin zen, eta bigarrena, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuren aretoan.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...